ANDOAIN 2018-10-06 13:02

Carrerek agurra iragarri du EH Bilduren egoitzaren irekiera ekitaldian

EH Bilduk egoitza zabaldu du Zumea kalean, koalizioari eta herri mailako mugimenduei zabaltzeko bokazioarekin. Irekiera ekitaldia Ainara Rodriguezek aurkeztu du, eta hizlari lanetan Maddalen Iriarte eta Ana Carrere aritu dira. Iriartek Andoainen bizi izandako haurtzaroa gogora ekarri du, aktualitate politikoari heldu aurretik. Carrerek bestalde agurra iragarri du.

[Bideoa]

Carrereren adierazpena:

Carrerek agurra iragarri du EH Bilduren egoitzaren irekiera ekitaldian

“2019ko maiatzean ospatuko diren Udal hauteskundeetara alkategai bezala ez aurkezteko erabakia hartu dudala esan nahi dizuet. Bi agintaldi osatuko ditut alkate bezala, ohore eta plazer handi izan dena. Aitortu behar dut batzuetan ez dela erraza izan, baina zuen laguntza eta zuen babesa sentitu dut eta horregatik nire besarkada beroena jaso ezazue”.

Iruzkina Idatzi

Captcha image