ANDOAIN 2018-10-09 17:45

Hondakinen bilketa datuekin kezka agertu du Ipar Haizeak

Andoaingo Ipar Haizea elkarteak herriko hondakinen sailkapen kopuru baxuekin kezka azaldu du, egungo sistema agortuta dagoela adieraztearekin batera.

Hondakinen bilketa datuekin kezka agertu du Ipar Haizeak

"Andoaingo datuak hobetzea ezinbestekoa da. Uztailean hondakinen %40,28 gaika bildu genuen, eta abuztuan %44,27. Datu hauek erakusten dute egun dugun bilketa sistema agortuta dagoela, eta errefusa murrizteko lehenbailehen neurriak hartu beharko genituzkeela. 

2018ko orain arteko bataz bestekoa, soilik %44,76koa da. Datu hauek alarma handiagoa sortzen dute Tolosaldeko Mankomunitateko gainontzeko udalerriekin alderatzen ditugunean, non Andoain den gaikako bilketa tasa baxuena duena, alde handiz gainera". 

Herri ekimenak aipagai dituen datuak ikusgai daude tolosaldekomankomunitatea.eus gunean.

Iruzkina Idatzi

Captcha image