ANDOAIN 2018-10-09 13:13

Sexu erasoen aurkako elkarretaratzea berria

Urriaren 6ko goizaldean Lasarte-Orian izan zen eraso sexistaren biktima andoaindarra da. Udalak adierazpen instituzionala adostu du, eta biharko (urriak 10) elkarretaratzea deitu du. 18:30ean hasita 15 minutuko bilkura egingo dute Goikoplazan.

Adierazpena:

Sexu erasoen aurkako elkarretaratzea berria
  1. "Irmoki salatu eta arbuiatu nahi dugu eraso sexista berri hau.
  2. Gure elkartasun eta babes osoa helarazi nahi diogu erasoaren biktima izan den emakume gazteari, baita ere bere inguru hurbilari ere. Udalak bere zerbitzu eta bitartekoak bere esku jartzen dituelarik.
  3. Udalak kasuaren jarraipen zorrotza egingo du, eta behar den lekuan agertuko da erasoa jasan duen pertsonaren eskubideen denfentsan.
  4. Irailaren 25ean bi emakume andoaindar izan ziren erasotuak eta orduan esandakoan berresten gara;. Indarkeria matxista lehen mailako arazoa da. Emakumeen eguneroko ogia. Jendarte osoaren arazo larria. Oraindik, neurri handi batean, ezkutuan mantentzen da, justifikatu eta tapatu egiten da. Ez da inola ere, ordea, esparru pribatuari dagokion arazo bat. Arazo kolektiboa da, guztiona, eta guztion ardura da indarkeria matxistari aurre egitea, emakume eta gizonena, herritar, elkarte zein erakundeena.

Hori dela eta, erasoa salatzeko, 15 minutuko elkarretaratzea deitzen dugu biharko, urriaren 10erako, arratsaldeko 18:30etan, udaletxe aurrean.

Eraso sexistarik ez!"

Iruzkina Idatzi

Captcha image