ANDOAIN 2018-11-09 09:45

Mendi Astea Andoainen

Igande honetan hasi eta datorren azaroaren 18ra bitarte, mendiari loturiko hitzorduak iragarri ditu Euskalduna mendigoizale taldeak. Gaztetxoei zuzendutako mendi zeharkaldiarekin abiatuko dira, zortzi egun beranduago ohiko babarrun jatearekin amaitzeko.

Mendi Astea Andoainen.

Azaroak 11, igandea:
09:30 Mendi zeharkaldia.

Azaroak 12, astelehena:
20:00 David Urtasun. Pirinioak.

Azaroak 13, asteartea:
20:00 Arriskuen prebentzioa.

Azaroak 14, asteazkena:
20:00 Euskaldunako bazkideen batzar orokorra.

Azaroak 15, osteguna:
20:00 Joseba Iztueta. Khan Tengri eta Lenin Peak.

Azaroak 16, ostirala:
20:00 Andoni Egaña. Txile.

Azaroak 17, larunbata:
18:00 Mattin Zeberio. Zortzi Yukon.

Azaroak 18, igandea:
Babarrun jatea Gorritin.

Iruzkina Idatzi

Captcha image