ANDOAIN 2018-12-04 10:51

Andoaindarrak azpitxapeldun 22 urtez azpiko paleta goma txapelketan

Aurreko asteburuan jokatu zen Gipuzkoa Pilota Federazioak antolatzen duen 22 urtez azpikoen paleta goma txapelketa. Andoaingo Gazteleku elkartetik Xabier Alkorta eta Koldo Ponce joan ziren eta azpitxapeldun geratu ziren Altzako Rekondoren eta Udakiolaren aurka.

Koldo Ponce eta Xabier Alkorta azpitxapeldun geratu dira 22 urtez azpiko paleta goma txapelketan. Argazkia: Iturzatea Batzordea.

Lesioa dela tarteko, andoaindarrek ezin izan dute beren maila onena erakutsi aurtengoan. Hala ere, finalerdietara iritsi izanagatik Euskal Ligan jokatzeko aukera izango dute Gaztelekuko ordezkari gisa.

Iruzkina Idatzi

Captcha image