ANDOAIN 2018-12-05 11:16

12 argazki eder, sukaldean zintzilikatzeko

2019ko udal egutegiak baditu 12 irudi eta horien egileei sariak banatu zitzaizkien atzo, Basteroko erakusketa gelan egin zen ekitaldian. “Andoaingo herria edo Andoaingo herritarrak” hartu behar izan dute gaitzat argazkilariek, eta kalitate handia duten irudiak aurkeztu dituzte aurtengo edizioan.

[Argazkiak]

12 egileak, bilduta

Sariak epaimahaiko kide izan diren Marijose Izagirre EAJko zinegotziak, Joxe Mari Igarategi argazkilariak eta Udal Artxiboko arduradun Karmele Otaegik banatu zituzten, banan-banan.

Hona aurtengo sarituak:

Urtarrila: Manuel Casiellas. Lo que la nieve esconde.

Otsaila: Jose Angel Amutxastegi. El tunel del tiempo.

Martxoa: Aitor Alkain. Ubane erreka.

Apirila: Natalia Artetxe. Zubia.

Maiatza: Xabier Huitzi. Andoain.

Ekaina: Itziar Gutierrez. Aitona-amonen etxetik.

Uztaila: Hilario Rodeiros. Arcos.

Abuztua: Xabier Alkorta. Piztia.

Iraila: Juana Lazkano. Bizikletaren jokoa.

Urria Julian Guerrero. Oria Ibaia.

Azaroa: Roberto Truxuelo. Santas Krutz Eliza.

Abendua: Jon Aizpurua. Mara-mara.

Ekitaldiaren amaieran, aurkezpen lanak egin zituen Jon Zulueta behin behineko Kultura zinegotziak adierazi zuenez, 2020ko egutegirako gaia Andoain eta bere arkitektura izango da.

Egutegiak astelehentik aurrera Ataria-n egongo dira eskura.

Iruzkina Idatzi

Captcha image