ANDOAIN 2018-12-05 16:08

Aspanogi minbizia duten haurren aldeko jaialdia, igande eguerdian Basteron

Minbizia duten haurrekin lan egiten duen Aspanogi elkartearen aldeko jaialdia ospatuko da igandean, 12:00etan hasita. Sarrerak honako lekuetan daude salgai: Triana eta Bertxin elkarteak, Anita, Stop, Delgado, Tahona, Bastero kafetegia, Muga, Txitibar, Elizondo, Maiton tabernak eta Bastero eta Xalo loteria administrazioak.

Jaialdiaren aurkezpeneko irudia.

Andoaingo musika eta dantza taldeen partaidetza zabala da: Olagain txistularien elkartea, Alberto Agirre abesbatza, Gora Kaletxiki Banda, Soinuak musika eskola, eta Urki eta Triana dantza taldeak. Marife Nogales mezzo soprano andoaindarra eta Amaia Gonzalez dantzaria ere bertan izango dira. Triana elkartean piztu zen ideia, eta Gora Kale Txiki bandaren laguntza izan dute antolaketarako. Joxe Mari Oiartzabal musikariak egituratu du jaialdia, eta musika eta dantza izango ditu ardatz.

Iruzkina Idatzi

Captcha image