ANDOAIN 2019-01-06 19:43 11

Meltxor eta Gaspar Errege Magoen gutuna Baltasarri

Meltxor eta Gaspar Errege Magoek sinaturiko gutuna iritsi da Aiurriko erredakziora, Baltasarri zuzendutakoa. Hauxe da gutuna:

Meltxor eta Gaspar Errege Magoen gutuna Baltasarri

"Gabon Baltasar!!

Zure lagunok idazten dizugu, gaur arratsaldez Andoaingo kaleetan zehar zurekin batera ibili garen Mertxor eta Gaspar.

Goiza trakets hasten da, antolakuntza zailtasunekin. Ohiko Baltasar lanak egiten dituen pertsona gaixo dago, gripeak jota aurtengoan parte hartu ezinik. Zuregana jo dugu Baltasar, goizeko 10:00ak aldera gu biokin Andoaingo kaleetan zehar ateratzerik ote zenuen galdezka. Gure sorpresaz BAIEZKOA eman diguzu, azken orduan sortutako emergentzia bati babesa emanez, herri bateko errege kabalgatari osotasuna emanez, herriarekiko konpromisoa hartuz.

Zure egunerokoa hala moduz antolatuta Andoaina etorri zara, seme txikiena sukarrarekin edukitzeak ere atzera bota ez zaituenean. Familiarekin bazkalostea labur eta 16:00tarako puntual zinen gurekin, eskertzeko benetan.

Dagozkigun jantziez atondu eta gero San Juan Bautista zaharren egoitzara jaitsi gara ilusioz beteta, bertan itxaroten gintuzten “barruak” astintzeko asmoz. Baltasar, zu izan zara denetan maitatuena, gehien bilatzen zutena, gehien besarkatu nahi zutena. Zure irribarreak asko adierazten zien bertakoei, irrintziak batean, algarak bestean. Momentu delikatuak pasa ditugu Zaharren Egoitzan baina ILUSIOA garaile atera da, bai helduengan, bai guregan, bai zuregan Herria zain genuela, hirurok kotxean sartu eta Zumea plaza aldera abitu gara, orain bai, urduri xamar. Zumeatarrak elkartean sartu garenerako zurekin argazkia ateratzeko prest zeuden neska-mutil asko genituen inguruan, Baltasar!!! Baltasar!!! esaten zuten. Zurekin ILUSIONATUAK zeuden eta erantzun bikaina eman diezu, argazkia + besarkada.

Hau hasi besterik ez da egin, zaldi gainean igo gaituzte eta AURRERA!! Jendea gure zain dago, Meltxor, Gaspar eta Baltasarren zain, hiruron zain, hirurok zabaltzen dugun ILUSIOAREN zain. Herriko kaleetatik barrena abiatu gara, bertaratuak zeuden pertsona guztiak agurtuz, goxokiak banatuz, Errege Egunaren etorrera zabalduz. Atzean zoaz Baltasar baina gertu sumatzen zaitut, zure agurrak, zure izena askotan entzuten dut, zure izena gertu entzuten dut.

Arratsaldea amaitzeko Udaletxean elkartu gara. Prestatzeko denbora ere eman ez dizun diskurtsoarekin hasi zara. ILUSIOA sentitzen da Plazan, jendeak gustura entzuten zaitu. Diskurtso amaieran, hizkuntzaren zailtasunak direla medio, gaizki ulertua sortu dezakeen esaldia zabaltzen duzu. Edonori gertatzerik zitzaion, baita guri ere. Honek ez du kentzen zuk gaurkoan zabaldu duzun ILUSIOA, zuk gaurkoan eman diguzun klase magistrala, pertsona konprometitua izatearen klase magistrala.

Goizean POZTU egin gaituzu zure baiezkoa entzutean, San Juan Bautista Zaharren egoitzako helduak TXORATZEN utzi dituzu (baten bat emozionatua eta guzti) eta garbi dago ere Andoaingo kaleak ILUSIOZ zipriztindu dituzula.

Zurekin gaude Baltasar, pertsona ona zarelako, besteentzako mundu on bat nahi duzulako eta gaurkoan Errege eguneko ILUSIO zabaltzaile izan zarelako Andoaingo herrian.

Muxu handi bat Meltxor eta Gasparren partez!!!!".

Iruzkina Idatzi

Captcha image

    Jaso diren iruzkinak

  • Naiara (2019-01-06 20:09:03)

    Aupa Baltasar!!!!! Muxu haundi bat!!!!

  • Jon Etxaniz (2019-01-06 23:00:24)

    Baltasarri nire zorionik beroena herriarekiko erakutsitako konpromezuagaitik, ez da batere erraza hainbeste jenderen aurrean hitz egitea, eta hare okerrago ezer prestatu gabe. Arratsaldeko gaizki ulertua alde batera utzita, horrelako "marroi" bati baiezkoa esatea, txalotzekoa benetan.

  • Nagore Martiartu (2019-01-06 23:01:02)

    Zu bai benetako erregea!

  • Ana Domínguez (2019-01-06 23:50:14)

    Baltasar zurekin gaude.Eskerrik asko eta muxu handi bat denen partez!!

  • Pili Aranguren (2019-01-06 23:59:01)

    Besarkada estu estua. Musu bat Baltasar. Eskerrik asko ILUSIOA pizteko egin duzun lanagatik.

  • Xabat (2019-01-07 00:50:19)

    Zorionak. Horrela egiten dira gauzak.Herri heldu bat gara .milesker eta animoak

  • Nagore (2019-01-07 04:16:02)

    Aupa Baltasar..... animo izugartizko ilusioa eraman dezu kaleetatik.... ez utzi hizkuntza batekin arazoak izana zu goibeltzea haurrak ez bait dute egin.

  • Andoni Elosegi (2019-01-07 11:17:25)

    Zorionak zuei, lagun bat bazterrean ez uzteagatik. Mina ematen dit esan beharrekoa bainan Aiurriko norbaitek ez du garbi jokatu eta beste komunikabideen portaera salagarriaz partaide izan da, zenbaiteraonoko kalte egin zezakeen kontutan izan gabe, ala bai?. Ánimo Baltasar eta eskerrikasko zuek bioi

  • Austin gorostidi (2019-01-07 11:24:40)

    Ez du esaldia txarrean esan ,baizik ez da ondo espresatu ,animo donostiatik

  • e. aguirre (2019-01-07 15:14:24)

    aupa Baltasar. nik uste dut dramatizatzen ari del a asunto au. Ziur nago umeak. geienak ez zirela enteratuko zer esaten zenuen... Gurasoen problema da. ez haurrena.

  • Sergio collado Legorburu (2019-01-08 08:05:42)

    Besteen akatsak kritikatzen iaioak gara bai... Geihegi. Eskerrik asko Baltasar egindako esfortzuagatik.