ANDOAIN 2019-01-07 12:28

Andoaingo Udalaren balorazioa Errege Magoen kabalgataren polemikaren harira

Ohar bidez Baltasar Errege Magoari elkartasuna adierazi diote, eta antolatzaileek egiten duten lana zoriondu. Kezka agertu dute hedabide batzutan gertaerari eman zaion tratamenduarekin.

Oharra:

Andoaingo Udalaren balorazioa Errege Magoen kabalgataren polemikaren harira

“Larunbata iluntzetik Andoaingo herriaren inguruan sortu den polemika berri honen harira, Andoaingo Udalak bere atsekabea agertu nahi du gaiak hartu duen dimentsioagatik, eta kritiken tonoarengatik eta norabidearengatik.

Hizkuntza bat ez menperatzearen ondorioz egiten den hankasartze batek, pentsatzen ez genuen oihartzuna izan du. Tristura handia hartu dugu eta oso kezkatuta gaude, sare soizaletan eta komunikabide ezberdinetan gaia jorratzerakoan, nagusitu diren aurreiritzi arrazista eta xenofoboek izandako lekuagatik. Andoain herri anitza da, aniztasunean bizi da, eta horrela bizi nahi du. Baltasarren funtzioa betetzeko ardura hartu zuen pertsonari eta bere senideei gure elkartasuna eta babesa adierazi nahi diogu.

Bestalde, eskerrak eman nahi dizkiogu La Salle Berrozpe ikastetxeari, urtero erregeen magia gure kaleetara ekartzeagatik. Ehunka bolondresek egiten duten lanaren ondorioz aurrera ateratzen dena”.

Iruzkina Idatzi

Captcha image