ANDOAIN 2019-02-07 16:18

Xaxi Metroko tabernariei esker onez

Kantujira taldekoek, aurretik iragarri gabe, Andoaingo Zumea kaleko tabernan saio berezia eskaini zuten. Tabernarientzat otsailaren 3a azken lan eguna izan zen, erretiroa hartu dutelako. Andoaindar askoretzat aski ezagunak eta maitatuak, Kantujirakoek kantu bidez esker ona adierazi nahi izan zieten.

Xaxi Metroko tabernariei esker onez ©AneJalon

Iruzkina Idatzi

Captcha image