ANDOAIN 2019-02-11 20:42
Gobernu taldearen jokabidearekin eta proposamenarekin kritiko agertzen dira, eta hainbat ekarpen egingo dituztela iragarri dute.
Proposamenen zerrenda egin dute: Herriko argiteria hobetzea, Zuhaitzak inausteko ekarpen gehigarria, Renfeko geralekuko txarteldegia, baserri bideen hobekuntza edota Leizotzeko ur sarea berritzea ,...
Azkenik, EH Bildurekin Olagain auzoko isurien saneamendua bideratzeko bat egiten duela dio, “akordioak lortzeko erabat irekita” daudela adieraziz.