Nerea Jauregik begi zorrotza erakutsi du "Prezio zehatza" lehiaketan234

ANDOAIN 2019-01-14

Nerea Jauregik irabazi du Salkin Andoaingo merkatarien elkarteak antolatutako “Prezio zehatza” lehiaketa. Elkarteak Kale Nagusiko erakuslehioan makina bat produktu jarri zituen, eta horiek guztiak batuta prezio zehatza asmatzea zen lehiaketak proposatzen ziena Andoaingo herritarrei.

Oiartzabal eta Berrondo Donostian omenduko dituzte233

ANDOAIN 2019-01-14

Joxe Mari Oiartzabal eta Joxerramon Berrondo Andoaingo musikariei omenaldi bikoitza eskainiko diete bi elkarteek, Donostia egunaren harira. Santiagomendi eta El Sauce elkarteek esker ona azaldu nahi diete era horretan.

Dantza filma ikusteko aukera Basteron250

ANDOAIN 2019-01-08

Urtarrilaren 11n, iluntzeko 20:00tan hasita, Dantza filma Basteron ikusgai izango da. Filmean agertzen diren berrehun dantzarien artean daude Urki Dantza Taldeko kideak. 

[Iritzia: Leire Esnaola]

Edukiontzi grisa Andoain osoan txertatzen hasiko dira249

ANDOAIN 2019-01-08

Urtarrilaren 21etik aurrera errefusarako edukiontzi grisa Andoain osoan ezartzen hasiko dira, udaberrian proba modura Olagainen, Sorabillan eta Alejandro Calongen txertatu eta gero. Txipadun edukiontzia izango da, eta orain arte organikoa zabaltzeko txartel berdinarekin zabaldu ahal izango da. Bi hezitzaile arituko dira herriko hainbat gunetan beharrezko informazioa zabaltzen.

Elkartasun mezu ugari jaso dituen Baltasarren senideen eskertza252

ANDOAIN 2019-01-07

Elkartasun uholdea jasotzen ari da Baltasar errege magoa azken orduetan, Meltxor eta Gaspar erregeen gutuna argitaratu denetik bereziki. Gutunak irismen handia izan du internet sarean, webgunearen bidez eta sare sozialen bitartez. Baltasarren senideek esker ona adierazi dute.

Andoaingo Udalaren balorazioa Errege Magoen kabalgataren polemikaren harira251

ANDOAIN 2019-01-07

Ohar bidez Baltasar Errege Magoari elkartasuna adierazi diote, eta antolatzaileek egiten duten lana zoriondu. Kezka agertu dute hedabide batzutan gertaerari eman zaion tratamenduarekin.

Oharra:

Errege Magoaren adierazpena bere testuinguruan256

ANDOAIN 2019-01-06

Esaten denaren eta esan nahi denaren artean alde handia dago, eta gaurkoan Andoainen horrelako zerbait gertatu dela esan daiteke. 

Errege Magoen Kabalgata Andoainen254

ANDOAIN 2019-01-06

Errege Magoen Kabalgatak beste behin ere dozenaka haur eta familien arreta bereganatu zuen Andoainen. Hotzari aurre eginez, herrigunean zehar ibilbidea egin zuten. Ekitaldia Goikoplazan amaitu zen, eta aurretik haurrek Errege Magoekin argazkiak ateratzeko aukera izan zuten.

[Argazkiak]

Meltxor eta Gaspar Errege Magoen gutuna Baltasarri253

ANDOAIN 2019-01-06

Meltxor eta Gaspar Errege Magoek sinaturiko gutuna iritsi da Aiurriko erredakziora, Baltasarri zuzendutakoa. Hauxe da gutuna:

Truchuelo anaien argazki erakusketa ikusteko azken egunak264

ANDOAIN 2019-01-03

Datorren larunbata, urtarrilaren 5arekin, izango da azken eguna “Andoain Truchuelo anaien objetiboan” erakusketa bisitatzeko, Andoaingo Udalak aurreko egunetan iragarri duen bezala. Izan ere, bisitari kopuru handia izaten ari da. Honako ordutegia du erakusketak: ostegun eta ostiralean (10:30-13:00, 16:30-20:00), eta larunbatean (10:30-13:00). Erruz agertu zen jendea, iaz, azaroaren 21ean egin zen erakusketaren irekieran ere. Hiru ikusleen lehen inpresioak jaso genituen orduan.

Leizaran eskubaloiko nesken Errege Txapelketa emozioz beterik ospatu zen266

ANDOAIN 2019-01-02

Abenduaren 29an ospatu ziren nesken Errege Txapelketako partiduak Allurralde kiroldegian eta Arrate pilotalekuan. Eskubaloiaz gozatzeko aukera ederra izan zen, eta antolatzaileek taldeen nahiz ikusleen artean sortu zen giro ederra azpimarratzen dute, baita epaileek eginiko lan ona ere.

Sailkapenak:

Suziriak eta petardoak pizteko garaian zuhurtzia eskatu dute275

ANDOAIN 2018-12-31

Urte zahar gauan han eta hemen piztu ohi dira suziriak, bengalak eta antzekoak. Udalak tentuz jokatzeko aholkua luzatu du.

Andoaingo Udalaren bandoa:

Mozorro festa urte zaharreko lasterketan273

ANDOAIN 2018-12-31

Andoaingo kaleak umore onez eta mozorroez bete dira, Urte Zaharreko lasterketaren edizio berrian. Lasterka Itzuli ekimenak antolatuta, urtez urte parte hartze handiari eusten diote.

Argazkiak, bideoa, sailkapena, kronika:

Eguberrietako haur parkea Allurralde kiroldegian279

ANDOAIN 2018-12-30

Abenduaren 30ean, egun osoan zehar, eta abenduaren 31ko goiz partean haurren gozamena ziurtatuta izango da Allurralde kiroldegian. Gabonetako haur parkea bertan ipini dute. Sarrera doakoa da. Kiroldegia, bestalde, abenduaren 31n eta urtarrilaren 1ean eta 6an itxita izango dela jakinarazi dute. 

Haur parkea, ordutegia:

Dantza eta gaztain jatea, Urki taldearekin282

ANDOAIN 2018-12-29

Euskal erromeria ospatu berri da Alkain plazan, Urki dantza taldeak antolatuta. Plazaran erdian dantza egitera animatu dira haur eta gazteak, eta gaztain erreak, txistorra pintxoak eta sagardoa izan dituzte plazara bertaratu diren guztiek.

[Argazkiak]