Siemens-Gamesa enpresako langileak greban, aste osoan

ASTEASU 2017-09-26

Asteasuko Siemens-Gamesa enpresako lankideak greban daude eta aste osoan zehar jarraituko dute modu horretan. Izan ere, udan bertako langile bat kaleratu ondoren, beldur dira etorkizunean enpresako arduradunek Asteasun nahiz beste eskualdeetako plantetan har ditzaketen neurriengatik.

Azoka egunean, erromeria

ASTEASU 2017-09-22

Irailaren 24an ospatuko da aurtengo Azoka berezia. Ohiko salmenta postu, erakusketa eta lehiaketei, arratsaldeko erromeria gehitu zaie aurtengoan.

Nekane Txapartegi aske geratu da

ASTEASU 2017-09-15

Nekane Txapartegi asteasuarra aske geratu da Suitzan. Momentuz, ordea, ez dirudi Euskal Herrira itzuli ahal izango duenik. Badirudi inmigrazio gune batera eramango dutela asteartera arte, bere asilo eskaera berrikusiko baitute orduan.

Azoka eguna Asteasun

ASTEASU 2017-09-25

Eguraldia lagun, jendetza handia hurbildu zen atzo Asteasuko azokara. Goizean goizetik nabaritu zen mugimendua, eta eguerdian, azoka gunea jendez beteta ageri zen. Giro ederrean igaro zen goiza eta, arratsaldean, erromeri polita egin zuten. Juan Tapiaren ikasleek zabaldu zuten dantzaldia eta  Ttipika taldeko kideek hartu zieten lekukoa. 

Argazkiak

Nekane Txapartegiri ongi etorria egitera joateko autobusa

ASTEASU 2017-09-20

Irailaren 15ean aske geratu zen Nekane Txapartegi asteasuarra, Suitzan. Hori ospatzeko, ongi-etorri ekitaldia antolatzen ari dira Zurichen irailaren 30erako. Bertara joan ahal izateko, autobusa antolatzen ari dira Asteasutik.

Nekane Txapartegi Suitzatik kanporatuko duten beldur dira

ASTEASU 2017-09-15

Gaur iluntzean elkarretaratzea deitu dute Asteasuko plazan, iluntzeko 20:00etan hasita, Txapartegiren egoerarekin kezkatuta. Goizean albiste onak iritsi dira Auzitegi Naziolanak bere kasua preskribitu duela adierazi baitu. Gerora, ordea, Txapartegi espetxetik irten eta asiloa ukatuko diezaioketen beldurra zabaldu da. Hori gertatuko balitz, Suitza utzi beharko luke.

[Goizeko albistea]