Eleuterio Tapia, bera zen festa51

ASTEASU 2018-12-04

Eleuterio Tapia trikitilariaren inguruko liburua aurkeztu berri du Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak. Joxean Agirrek bildu ditu Asteasuko trikitilariaren bizipenak.
Soinu-jotzaile aparta, kirolari bikaina, hizlari trebea, jendatekoa…, Eleuterio bera zen festa. Hala dio Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak aurkeztu berri duen liburuaren izenburuak. Joxean Agirrek idatzi du trikitilari asteasuarraren biografia, hainbat eta hainbat pertsonen testigantzak jaso ondoren.

Euskaraldiaren amaiera eta Euskararen Eguna ospatuz57

ASTEASU 2018-12-02

Euskaraldiaren amaiera eta Euskararen eguna ospatzeko ekitaldiak antolatu dituzte Asteasuarrek gaur eta bihar. Gaur Euskararen txantxangorrien margoketa, hamaiketakoa eta herriko musikari zein bertsolarien emanaldia izan dituzte besteak beste.

[Argazkiak] [Bideoa]

Eleuterio Tapiaren inguruko liburua aurkeztuko dute88

ASTEASU 2018-11-26

Larunbat honetan Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak eta Asteasuko Udalak aurkeztuko dugu Asteasuko Udaletxean Eleuterio bera zen festa liburua. Eleuterio Tapia trikitilariaren biografia jasotzen duen liburua da, eta Joxean Agirrek idatzi du. Liburuak Eleuterioren hainbat grabazio jasotzen dituen CDa ere badu. Eguerdiko 12:00etan egingo dute aurkezpen ekitaldia, udaletxean:

Azaroaren 25aren harira, ekitaldi sorta Asteasun123

ASTEASU 2018-11-22

Emakumeenganako  indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna da azaroaren 25a. Egun horren harira, ekitaldi ezberdinak antolatu dituzten Asteasun. Gaur,  azaroak 22, 'Solo mia' filma eskainiko dute, 19:00etan udaletxean. Azaroaren 25ean, igandez, 12:30ean kontzentrazioa egingo dute kultur etxe aurrean. Denon artean emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako sarea osatuko dute, zuzeneko musika eta abestien laguntzaz. Ondoren, gaztain erreak izango dira.

 

Kultura Anitzen Jaialdia, arrakastatsu235

ASTEASU 2018-10-29

Herrialde ezberdinetako jakiak dastatzeko aukera izan zen atzo Asteasun Kultura Anitzen Jaialdian. Kanpoko herrialdeetatik Asteasura bizitzera etorri diren herritarrek prestatu zituzten jakiak, eta jende ugari hurbildu zen jakiak probatzera eta solasean aritzera. Musika talde bat ere jardun zen giroa alaitzen.

[Argazkiak]

Eneko Lazkoz, Pello Errota sariketako txapeldun262

ASTEASU 2018-10-23

Eneko Lazkozek irabazi du I. Pello Errota sariketako finala. Beñat Lizaso, Unai Gaztelumendi eta Asier Azpirozekin batera iritsi zen Lazkoz finalera. Urriaren 20an, Asteasuko Iturri-ondo elkartean afaldu ondoren hasi zen finaleko saioa. Lizasok eta Lazkozek lortu zuten buruz burukorako sailkatzea eta azkenik, etxarriarrak lortu zuen txapela. Finaleko bertsorik onenari emandako Mikaela Elizegi saria ere Lazkozentzat izan zen.

Argazkiak

Pello Errota sariketako finala, urriaren 20an 282

ASTEASU 2018-10-19

Gaztelumendi, Laskoz, Azpiroz eta Lizaso iritsi dira finalera. Iturri-Ondo jatetxean ospatuko da finala, eta bertso saioa 23:00ak inguruan hasiko da.

Herriko plaza egokitzeko lanak hasi dira287

ASTEASU 2018-10-18

648.802,39 euroko kostua du (BEZarik gabe) Asteasuko plaza berritzeak. Bi fasetan burutuko dira egokitze lanak, lehena urte honetan amaituko da

Asteasuko Azoka, bertako artisauen erakusleiho342

ASTEASU 2018-10-04

Lagun batek erakutsita hasi zen Asteasuko Olatz Albisu, fieltroa lantzen. “Barazkiekin aritzen gara etxean, baina beti izan dut gogoko eskulangintza. Alemaniako lagun bat bisitan etorri zenean, autoan zeraman panpintxo bat erakutsi zidan. Bere txakurraren ilearekin egina zegoela azaldu zidan eta jakinmina piztu zitzaidan”.

Azoka egun bikaina356

ASTEASU 2018-09-30

Giro eguzkitsuak lagunduta, jende ugari hurbildu da Asteasuko Azoka berezira. Urtero moduan, postuz postu ibiltzeko aukera eman du hitzorduak, eta baita Asteasuko ganadua ikustekoa ere. Arratsaldean, Juan Tapiaren ikasleek erromeria eskaini dute.

[Argazkiak]

Bertso sariketa antolatu dute, Pello Errota gogoan401

ASTEASU 2018-09-21

2019an beteko da Pello Errota bertsolari asteasuarra hil zeneko mendeurrena. Hori gogoan, ekitaldi ezberdinak antolatu dituzte, tartean, bertso sariketa.

Regillaga eta Colomo garaile Santamañako igoeran650

ASTEASU 2018-07-15

Giro sargoriarekin egin dute gaur Santamañako kros igoera. 85 korrikalari elkartu dira Asteasuko plazan eta, herrian barrena bi itzuli egin ondoren, Santamaña aldera hartu dute. 28:50 behar izan du Regillagak helmugara iristeko, 35:27 izan da Lurdes Colomoren denbora.

Argazkiak

Iñaki Mujika Euskarabentura udalekuetan694

ASTEASU 2018-07-06

Euskal Herriko zazpi lurraldeak bisitatuko dituzte 120 gaztek uztaila osoan zehar, Euskarabentura ekimenari esker.

Giro paregabea herrikoen arteko herri kiroletan709

ASTEASU 2018-07-02

Herrikoen arteko herri kirolak antolatu zituzten asteasuarrek San Pedro jaietarako eta giro paregabea sortu zen baertan. Asteasuarrak trontzan, lokots bilketan, segan, harria jasotzen, korrika, eta beste hainbatetan ikusteko aukera izan zen bertan eta jende dezente bildu zen herri kirolen bueltan. 

[Argazkiak] 

Azken txanpa San Pedro jaietan717

ASTEASU 2018-07-01

Pilota, sagardo dastaketa, herri kirolak edota sorginen igoera jaiei amaiera emateko.

Gaurko egitaraua: