ASTEASU 2017-07-13 07:50

Santamañako jaien egitaraua

Santamaña elkartea, Goiballarako bizilagunak eta Asteasuko Udaleko festa batzordearen artean antolatutako jaiak uztailaren15etik 18ra.

Egitaraua:

Santamañako jaien egitaraua

Uztailak 15, larunbata

12:00 Txupinazoa. Ondoren, haur jolasak.

14:00 Herri bazkaria, Ostolaza eta Lutxurdio trikitaldiek eta, Unai Mendizabal eta Haritz Mujika bertsolariek alaituta. 

Gauean, Ostolaza eta Lutxurdio trikitilariak. 

 

Uztailak 16, igandea

11:30 Meza nagusia. Ondoren, herri kirolak. Aizkolariak; Jokin Alkizalete eta Unai Otaegi. Harrijasotzaileak: Kortaberri eta Eizmendi. Trikitilariak: Laja eta Larrañaga.

18:00 Erakustaldia. Hiru herritar talde eta Andoni Mendizabalen astoa. Afal-aurretik, Tranpazuloren jaitsiera. Gauean, Laja eta Larrañaga trikitilariak.

 

Uztailak 18, asteartea

11:00 Meza nagusia. Ondoren, hamaiketakoa.

13:00 Herri kirolak bertako gazteen artean. Ondoren, Irazu eta Peñagarikano
bertsolariak eta Izer, Alabier eta Lutxurdio trikitilariak.

17:30 Kalejira. Gauean, eta jaiari amaiera emateko Izer, Alabier eta Lutxurdio. 

Iruzkina Idatzi

Captcha image