ASTEASU 2017-07-14 14:21

Santamaña jaiak, bihar hasita

Bihar eguerdiko 12:00etan botako dute Santamaña jaien hasiera iragartzeko txupinazoa. Larunbata, igandea eta asteartea, jaietan murgilduta igaroko dituzte auzotarrek, nahiz gerturatzen direnek.

Egitaraua:

Santa Marina ermita

Uztailak 15, larunbata

12:00 Txupinazoa.

Ondoren, haur jolasak.

14:00 Herri bazkaria, Ostolaza eta Lutxurdio trikitaldiek eta, Unai Mendizabal eta Haritz Mujika bertsolariek alaituta.

Gauean, Ostolaza eta Lutxurdio trikitilariak.

 

Uztailak 16, igandea

11:30 Meza Nagusia.

Ondoren, Herri kirolak. Aizkolariak; Jokin Alkizalete eta Unai Otaegi. Harrijasotzaileak: Kortaberri eta Eizmendi.

Ondoren, trikitilariak: Laja eta Larrañaga.

18:00 Erakustaldia. Hiru herritar talde eta Andoni Mendizabalen astoa.

Afal-aurretik, tranpazuloren jaitsiera.

Gauean, Laja eta Larrañaga trikitilariak.

 

 

Uztailak 18, asteartea

11:00 Meza Nagusia.

Ondoren, hamaiketakoa.

13:00 Herri kirolak bertako gazteen artean.

Ondoren, Irazu eta Peñagarikano bertsolariak eta Izer, Alabier eta Lutxurdio trikitilariak.

17:30 Kalejira.

Gauean, Izer, Alabier eta Lutxurdio.

Iruzkina Idatzi

Captcha image