ASTEASU 2018-02-23 14:55

Pello Errotaren inguruko zikloa abiaraziko dute

Pello Errotaren heriotzaren mendeurrena oroitzeko hainbat ekitaldi egingo ditu Asteasuko Udalak 2018an eta 2019n. Ekitaldi sorta zabaltzeko, bertso jarrien afaria egingo dute gaur, Iturri-Ondo jatetxean. Ekimenaren aurkezpena egin dute Asteasuko udaletxean:

Zikloaren aurkezpena egin dute

Pili Legarra alkatea, Haritz Mujika kultur zinegotzia eta Unai Mendizabal bertsolaria izan dira aurkezpen ekitaldian. Izan ere, Asteasuko Udala eta Harituz bertsolari elkartearen arteko elkarlanean ari baitira antolatzen Pello Errotaren inguruko zikloa.

Pili Legarrak hartu du hitza ekimenaren berri emateko: "Pello Errota nbertsolaria asteasuarra zen eta 2019an bere heriotzaren mendeurrena izango dugu. Hori dela eta, Asteasuko Udalak eta Harituz taldeak hainbat ekimen aurrera eramatea pentsatu genuen. Bertsolaritza modernoaren oinarritakoa zen Pello Errota. Txirritarekin batera, bertsoak botatzearen truke bere jornala osatzen hasi zen. Garai bateko testigantza ere gordetzen du bere bertsotan, mundua ulertzeko eta ikusteko molde osoa ikus dezakegu. Asteasu eta Euskal Herriaren izaera eta nortasuna ere uler ditzakegu bere bertsoen bitartez".

Euskaldunon transmisioa, hein handi batean ahozkotasunaren bidez etorri da, eta "Pello Errota ahozkatasunaren eredua da. Ondare bizia da eta halaxe aldarrikatu nahi genuke ekimen hauuen bidez", azaldu du Pilik.

Foru Aldundiak ere parte hartuko du Pello Errotaren inguruko ekimenean. "Proeiktu pilota martxan jarri nahi dute, herri txikietako ondarea zabaltzeko asmotan eta  horretarako, Asteasu aukeratu dute, proiektu hau zehazki".

Pili Legarrak azaldu duenez, pertsonalki oso ekimen garrantzitsua da Pello Errotaren inguruko zikloa: "Nire arbasoetakoa zen Pello Errota. Bere alaba Mikalea Elizegi nire birramona zen eta, kasualitatez, egungo udal korporazioan Pello Errotaren bi ondorengo gaude; Antton Elizegi zinegotzia eta biok. Momentu honetan, ekimen berezia da niretzat".

Haritz Mujika zinegotzi eta bertsolariak ere hartu du hitza, ekimenaren berri emateko: "2019an izango da Pello Errotaren heriotzaren mendeurrena, baina ekitaldiak martxan jartzea erabaki dugu. Bi urteko ekimena izango da, ez dugulako nahi hiruhilabeteko ekimen laburra izatea, gerora arrastoa utziko duen zerbait baizik. Izan ere, Pello arrastoa utzi zuen norbait izan zen".

Gaur egingo dute lehendabiziko ekimane, bertso jarien afariarekin. "Eta Martxoaren 9an, Bertsozaleak antzezlana eskainiko dute udaletxean bertan. Izkutuan bertsotan aritu ziren emaumeen historia kontatzen du antzezlanak. Aurrera begira, udaberrian, mahai ingurua egingo da herrian, Pello Errota gai gisa hartuta. Bernardo Atxaga izango da bertan, eta hark esan digunez, sorpresaren bat ere izango da".

Ondorengoek ere Pello Errota izan dena jaso dezaten, "unitate didaktikoa prestatzen ari gara, ikastetxeetan ere lantzeko aukera izan dezaten. Aste Santua amaitzerako prest izatea espero dugu".

Udazkenerako ere beste hainbat ekitaldi ari dira prestatzen. "Horietako garrantzitsuena, Pello Errota bertso sariketa izango da", azaldu du Haritzek.

Unai Mendizabalek otsailaren 23ko bertso jarrien afaria eta udazkeneko sariketaren inguruko xehetasunak eman ditu: "Haritzu bertsozale taldeak bertsolaritzari lotutako ekimenak antolatzeko ardura hartu du, eta bereziki bi izango dira. Dimentsio handiena har dezakeena, I.go Pello Errota sariketa izango da. Berezitasun nagusi bat izango du sariketa honek, izan ere, 25-30 urte inguruko bertsolariei zuzendutakoa izango baita. 25 urte arteko bertsolarientzako hanbat sariketa antolatzen da, baina adin horretatik aurrera, zirkuitu horretatik kanpora geratzen dira. Bertoslari horiei aukera eman nahi genien, betso saio estilo horietan parte hartu ahal izateko eta bestetik, Pello Errota sariketari jarraipena eman nahi genioke, adin horretako bertsolarientzat erreferentziazko sariketa izateko".

"Aurtengo edizioa bi kanporaketa eta finalaz osatuko da. Asteasu inguruko herritan jokatuko dira bi kanporaketak eta bakoitzean sei bertsolari arituko dira. Finala berriz Asteasun jokatuko da, eta bertso afari formatuan izango da. Kanporaketatan onenak izango diren lau bertoslariek abestuko dute", azaldu du Unai Mendizabalek.

Gaur bertan izango da Harituz taldeak antolatutako beste ekitaldia. Unaiek azpimarratu duenez, "Bertso jarrien afaria izango da. Urtero antoatlzen dugu, baina aurten Pello Errota 100 urte ekimenaren barruan sartu dugu. 21:00etan hasiko da afaria, eta afalostean, Pello Errotak hain bereak zituen taberna giroko testuinguru informal horratan abestuko ditugu bertsoak, Tolosaldeko eta Asteasuko musikariek lagunduta. Egile guztiak Tolosaldekoak izango dira, eta bereziki, hiru asteasuar iango ditugu bertso sortak abesten".

Unaiek bereziki azpimarratu nahi izan du ikasturte hasieratik  Asteasun bertso eskolako bi talde daudela martxan "eta bertako gazteek ere bertso sortaren bat abestuko dutela".

2019rako ere ari dira dagoeneko hainbat ekitaldi prestatzen. "Oraindik ezin dugu datarik zehaztu, baina ekitaldi sorta dator datorren urterako ere. Ekitaldi horietan parte hartu eta gozatzeko deia egin nahi nioke jendeari", azpimarratu du Pili Legarra alkateak.

Unai Mendizabalaen bertsoarekin amaitu da agerraldia:

Bertsoaren errotak

ondo baino hobeto

ehotzen zitun hitzak,

neurri baten sartzeko.

Nahiz ehun urtetik hona,

aldatu geran seko,

gu gera orduko Pello

guztien oinordeko.

Ta haiei esker ondare

bat daukagu zaintzeko,

zer ginen jakin behar baita

nor geran ulertzeko.

 

 

Iruzkina Idatzi

Captcha image