ASTEASU 2018-02-27 12:20

Raketistak gogoan

Duela zenbait hamarkada pilotari profesional izan ziren hainbat emakumeren historia eta ondarea jasotzen du 'Raketistak Lehen eta Orain' kultur eta kirol elkarteak. Dibulgazio-lan horri lotuta, dokumental bat egin dute. Dokumentalean jasotzen da Miren Uzkudun asteasuarraren ibilbidearen berri ere. Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren ekintzen baitan, martxoaren 2an emango dute Asteasuko Udaletxeko zinema-aretoan, 19:00etan hasita.

Raketistak gogoan

Dokumentalean agertzen da Miren Uzkudun Tapia (Asteasu, 1922) mundu mailako lehen emakume kirolari profesionaletako bat. Apretone baserrikoa zen, eta Asteasu ezizenarekin aritu zen lanean raketista moduan, hemezortzi urtez mundu osoan zehar. Besteak beste, Mexikon, Kuban, Bartzelonan edota Tenerifen aritu zen.

Iruzkina Idatzi

Captcha image