ASTEASU 2018-05-05 14:37

Errekalde labaderoaren inaugurazio ekitaldia izan da eguerdian

Elizmendin (Asteasu) kokatzen da Errekalde labaderoa. Orain dela 3 urte ekin zion Burdina Taldeak garbiketa lanei Asteasuko Udalarekin elkarlanean. Baserritarrek ganaduari ura emateko erabiltzen zuten gehien bat labaderoa. XVIII. mendean jada existitzen zen aipaturiko labaderoa.

[Argazkiak]     [Bideoa]

Errekalde labaderoaren inaugurazio ekitaldira gerturatu diren herritarra, Pili Legarra alkatearekin eta Burdina Taldekoekin batera.

Bertan izan dira Pili Legarra alkatea, Joxe Ramon Berrondo historialaria eta Burdina Taldeko kidea, Manu Izaguirre Gipuzkoako Foru Aldundiko arkeologia buru izandakoa eta Xabier Arruti Burdina Taldeko lehendakaria.

20 lagun inguru izan dira gerturatu dira Errekaldeko labaderora. Haurrek nahiz helduek adi-adi entzun dituzte Burdina Taldekoen azalpenak, eta beren zalantzak argitzeko unea ere izan dute. Ondoren, hamaiketakoa egitera joan dira denak elkarrekin.

Iruzkina Idatzi

Captcha image