ASTEASU 2018-06-03 18:06

Asteasuko elizako erlojua bere tokira itzuli da

Urrian jaitsi zuten erlojua San Pedro elizako kanpandorretik. Beharrezko konponketa eta garbiketa lanak amaituta, larunbaten igo zuten bere tokira. Auzolanean egin dute berreskuraketa lana eta bidean zailtasunak bilatu badituzte ere, pozik agertu dira emaitzarekin. Azken lanak egin beharko dituzte orain, beste 120 urtean iraun dezan. 

[Argazkiak]

Asteasuko elizako erlojua bere tokira itzuli da

Iruzkina Idatzi

Captcha image