ASTEASU 2018-07-15 15:58

Regillaga eta Colomo garaile Santamañako igoeran

Giro sargoriarekin egin dute gaur Santamañako kros igoera. 85 korrikalari elkartu dira Asteasuko plazan eta, herrian barrena bi itzuli egin ondoren, Santamaña aldera hartu dute. 28:50 behar izan du Regillagak helmugara iristeko, 35:27 izan da Lurdes Colomoren denbora.

Argazkiak

Regillaga eta Colomo garaile Santamañako igoeran

85 korrikalaritik 25 asteasuarrak izan dira. Giro polita aurkitu dute guztiek ere, nola herrian barrena egindako ibilbidean, hala Santamañako ermitaren inguruan ere. Beroa izan da eguneko beste protagonista nagusia. Hezetasun handia zegoen eta sargoriak, ez die lagundu korrikalariei. 

Sailkapena:

  1. Aitor Regillaga Beloki 28:50
  2. Aritz Garin Arrastoa  29:10
  3. Raul Gomez Margallo   29:17
  4. Hassan Ait Chaou  29:32
  5. Patxi Urizar Otamendi  30:23
  6. Xabier Satrustegi Garcia  30:34
  7. Asier Mujika Gonzalez    30:41
  8. Victor Madejon Sanchez   31:06
  9. Jon Ander Kabero Gaztamintza   31:25
  10. Pello Izagirre Sarasola      31:59

 

  1. Lurdes Colomo Artola    35:27
  2. Aitziber Ibarbia Beloki    38:38
  3. Maialen Gurrutxaga Perez   38:52
  4. Miriam de la Romana Bachiller   46:35
  5. Raquel de Jesus Claro   47:23

Asteasuko lehen korrikalariak. Miriam de la Romana eta Pello Izagirre.

Ohi bezala, hamaiketako ederra eskaini zieten antolatzaileek Santamaña ermitara inguratu diren guztiei. Sari-banaketaren ondoren, laguntzaile ezberdinek eskainitako opariak zozketatu dituzte partaideen artean. 

 

 

Iruzkina Idatzi

Captcha image