ASTEASU 2018-09-30 19:37

Azoka egun bikaina

Giro eguzkitsuak lagunduta, jende ugari hurbildu da Asteasuko Azoka berezira. Urtero moduan, postuz postu ibiltzeko aukera eman du hitzorduak, eta baita Asteasuko ganadua ikustekoa ere. Arratsaldean, Juan Tapiaren ikasleek erromeria eskaini dute.

[Argazkiak]

Ganadu erakusketa

Eguerdian, jendez gainezka zeuden Asteasuko kaleak. Autoz asko, bidegorrian barrena oinez beste asko, jende ugari bildu da Azoka bereziaz gozatzeko.

Eguerdian, arroz esne lehiaketa egin dute pilotalekuan. Koldobika Jauregi eta Jon Ipentza izan dira epaimahaiko kide. Hamabi parte-hartzaile izan dira, eta lehen hiruek jaso dute saria. Otabardi baserriko Larraitz Alkortak jaso du hirugarren saria. Azken urteotan, beti jaso izan du sariren bat otabardiko arroz-esneak. Bigarren postuan, Arantxa Izagirrek egindako arroz-esnea geratu da; Ainhoa eta Gorkak jaso dute saria. Aurtengo garailea berriz, Elizmendiko Elorrieta baserriko Ainhoa Landaberea izan da. 

Kalabaza txapelketa ere egin dute. Aratz eta Ibai Izagirrek jaso dute kalabaza handienari emanten dioten saria. 36 kg pisatu ditu aurtengo kalabazarik handienak. 

12:30ak pasatxotan, ganadu erakustaldia egin dute. Herriko esne-behiek parte hartzen dute erakustaldi horretan. Xabier Pellejerok behi bakotizaren ezaugarriak azaldi ditu; urtean zehar eman dute esne kopurua, ezaugarri fisikoak, etab.

Giro ederrean joan da eguna, eta arratsaldean, Juan Tapiaren ikasleek erromeria eskaini dute. Egun borobila izan da, beraz, Asteasun.

Iruzkina Idatzi

Captcha image