Mugikortasunaren Astea ospatuko dute Aiztondon

ESKUALDEA 2018-09-14

2000 urteaz geroztik ospatzen dute Mugikortasunaren Astea Europan, eta eskualdeko herrien bat egiten dute ospakizun horrekin. Aiztondon egingo diren ekintzen berri eman dute gaur eguerdian Amasa-Villabona, Zizurkil, Aduna eta Asteasuko alkateek, Tolosaldea Garatzeneko ordezkariekin batera. 

Euskara ikasteko aukera Villabonan eta Zizurkilen

ESKUALDEA 2018-09-11

Euskara ikasi nahi duen herritar orok eman dezake izena Villabonako nahiz Zizurkilgo Udaletan irailaren 26ra bitarte. Maila guztietako ikastaroak emango dira bi herrietan, beti ere taldea osatzen bada. Ikastaroa amaitzean Udalek eskainitako diru-laguntzak jaso ahal izango dira, baldintzak betez gero.

Euskara ikastea, apustu segurua

ESKUALDEA 2018-09-06

Buruntzaldeko udalek euskaltegietako matrikulak ordaintzeko diru laguntzak ematen dituzte, euskara ikastea bultzatzeko. Ikasleari ia dohain atera dakioke ikastaroa. Gainera, eskaintza zabala dago eskualdean. Iaz 1.000 ikasle inguru izan zituzten

Mugikortasunaren inguruko ekitaldiak, larunbatean

ESKUALDEA 2018-09-13

Bigarren eskuko gauzen azoka egingo dute Villabonako Berdura plazan eta, bizikleten mantenuari buruzko tailerra eta gynkana Zizurkilen:
 

Eskualdeko eskubaloi taldeetan denboraldi-aurreko partidak larunbatean jokatuko dira

ESKUALDEA 2018-09-10

Urnietako eskubaloi taldeak festa eguna du larunbata. Hiruko torneoa jokatuko dute UKEko senior mailako bi taldek eta Oñatiko Aloña Mendik, 18:00etatik aurrera. Ondoren, denboraldi berriko taldeak aurkezteari ekingo diote. Leizaran taldeko mutilek ere larunbatean hasiko dute denboraldi-aurrea eta egun osoan zehar jokatuko dira eskubaloi partidak Allurralden, 09:15etan hasita.

Partidak:

Buruntzaldea igeriketa taldean matrikulazioa zabalik

ESKUALDEA 2018-09-04

2018-2019 ikasturtean eskola igeriketan eta igeriketa federatuan izen-ematea zabalik da Buruntzaldea igeriketa taldean. 2010ean nahiz aurretik jaiotakoek eman dezakete izena.

Informazio gehiago: