Umeen eguna dute gaurkoan Zizurkilen1

ZIZURKIL 2018-08-18

Korrika ekin diote txikienek umeen egunari Zizurkil Goian. Bi urtekoetatik hasita fin aritu dira korrika, nahiz eta baten batzuk suziriekin beldurtu. Indarrak hartzeko bazkaria dute, eta arratsaldean jolasean jarraituko dute  puzgarrietan, kart pistan eta jolas ezberdinetan. Gauean, berriz, mozorro gaua ospatuko da.

[Argazkiak]

Ping-pongen gustura jolastu ziren txikienak frontoian3

ZIZURKIL 2018-08-17

Euria arratsaldeko protagonista izan bazen ere, jendea ez zen etxean geratu. Idi-probetan irabazle Aitor Aizpurua andoaindarra aurretik eta Inaxio Telleria lasartearra atzetik izan ziren. Bien bitartean haur eta gaztetxoenak ping-pongen jolastu ziren, eta idi-probak amaitzean sagardo dastaketa egon zen Zimiterioan.

[Argazkiak: Idi-proba | Ping-pong | Sagardo dastaketa]

Gazteak garaile herriarteko herri-kiroletan2

ZIZURKIL 2018-08-17

Proba ugari burutu behar izan dituzte bi taldeek herri-kiroletan: lokotxak, karretila, ingudea, zaku eramatea, lasto altxatzea, txinga, trontza, sega, korrika, soka saltoa eta azkenik sokatira. Gazteek alde handiarekin irabazi diete beteranoei. Azken horiek trontzan izan dira azkarrenak.

[Argazkiak]

San Roke eguna giro ederrean ari dira ospatzen Buruntzan6

ANDOAIN 2018-08-16

Iñaki Zabaleta erretoreak eman duen mezarekin hasi da festa Buruntzako auzoan. Ondoren, Soka dantza, Mendiluze eta Beloki bertsolariak eta toka txapelketa heldu dira. Bazkaritarako bildu dira auzokideak eta bertaratu diren gainerako jai zaleak, Berrozpeko jolas lekuan.

[Argazkiak]

Argazki zaharren erakusketa ikusgai Zizurkilgo jaietan5

ZIZURKIL 2018-08-16

Hernandorena Kultur Elkarteak 10.000 argazki inguru bildu ditu Zizurkilgo baserrien, ermiten eta paisaien irudiekin. Bertako kide den Joxin Azkuek zenbait argazki aukeratu eta horiei buruz hitz egin digu. Adineko jendearentzako urteetan atzera bidaia polita izan daitekeela ziurtatu du Azkuek. Festa guztietan egongo da ikusgai, baita Elbarrenako jaietan ere.

[Bideoa]

Aste Nagusian gazte urnietar bati egindako erasoa gaitzesteko adierazpen instituzionala atera du Urnietako Udalak4

URNIETA 2018-08-16

Igande goizean urnietako gazte bati eraso egin zioten Donostiako Aste Nagusian. Kolpearen ondorioz koma egoeran aurkitzen da gaztea Donostiako ospitalean. Urnietako Udalak erasoa gaitzesteko eta arbuiatzeko adierazpen instituzioanala argitaratu du, eta biktimari eta familiari babesa eta elkartasuna eskaini dizkio.

Adierazpen instituzionala:

Axeri dantza mixtoa lehen aldiz Adunan11

ADUNA 2018-08-15

Adunan lehena aldiz emakuzmezko zein gizonezkoak atera dira axeri dantza dantzatzen. Eguraldiak ere lagundu du gaurko saioan eta urtero legez plaza jendez beterik ikusi ahal izan dugu dantza herrikoi hauen bueltan.

[Argazkiak]

Colomo eta Regillaga irabazle Buruntzako mendi krosean10

ANDOAIN 2018-08-15

62 korrikalarik egin diote aurre 11,5 kilometro dituen ibilbide malkartsuari. Hona sailkapenak: Emakumezkoetan, 1. Lourdes Colomo. 2.- Eneida Alonso. 3.- Ana Rodriguez. Gizonezkoetan: 1.- Aitor Regillaga. 2.- Asier Gonzalez. 3.- Xabier Satrustegi.

[Argazkiak]

Hamaiketako ederra, Iturralde Zabala familiaren eskutik9

ANDOAIN 2018-08-15

Buruntzako mendi krosa ez da amaitzen aterpean antolatu ohi den sari banaketarekin, zozketarekin eta hamailketakoarekin. Ondoren, Buruntza mendiko aterpetik jaisten direnek badakite Buruntzako auzoan bigarren hamaiketako goxoa edukiko dutela zain. Iturralde Zabala familiak urteak darama auzora hurbildu diren korrikalalariei eta ikusleei jatekoa eskaintzen, musutruk.

[Argazkiak]

Pedro Aizpurua musikaria zendu zen astelehenean8

ANDOAIN 2018-08-15

San Martin elizan eskaini zitzaion azken agurra asteazkenean, 94 urteko musikagileari. Hamaika urte zituela Comillaseko bernetegira ikastera joan zenez geroztik erlijio katolikoari eta batez ere musikari eskaini zizkion berebiziko ahaleginak. Disko ugari argitaratu zituen, ospe handia lortuz horrexegatik. Valladolideko Katedralean kaperau-maisua izan zen urtetan. Bere bizitzako urterik gehienak jaioterritik kanpo egin bazituen ere, ahal zuen guztietan Kaletxikiko auzoan zeukan familiarengana etorri ohi zen. 2015eko urtarrilean elkarrizketa luzea eskaini zion Aiurri aldizkariari.

 

Giza dorre ikusgarriak, Falcons de Vilafrancaren eskutik7

ZIZURKIL 2018-08-15

Kataluniarrek itxura ezberdineko dorreak osatu dituzten euren gorputzak erabiliz. Helduenak behean zeuden bitartean, dorrearen oinarri sendo gisa, txikienak goruntz igo dira izugarrizko abilezia erakutsiz. Amaieran ikurriña eta estelada ipini dituzte dorrearen puntan ikusleen zaparrada beroa jasoaz.

[Argazkiak]   

[Bideoak: Giza dorrea 1 | Giza dorrea 2 | Giza dorrea 3]

Herri-crossfit desapiyua Adunako jaietan14

ADUNA 2018-08-14

Eguraldiak asko lagundu ez badu ere adunarrek dena eman dute gaur herrian zehar antolatu duten herri-crossfit desapiyuan eta Kortzoak izan dira garaile.

[Argazkiak] 

Morez jantzi da Zizurkil jaietan13

ZIZURKIL 2018-08-14

Xabier Pellejerok jaurti du aurtengoan txupina, eta bere mezua emakumeenganako portaera txukuna edukitzearen aldekoa izan da. Ondoren, oilasko biltzaileekin batera argazkirako prestatu dira herritarrak "Erasorik ez" lemapean. Barreak eta giro ona ez dira falta izan jaien hasieran.

[Argazkiak]

Trialeko bizikleten erakustaldi ikusgarria Zizurkilen12

ZIZURKIL 2018-08-14

Bike Show Trial erakustaldia izan da arratsaldean Zizurkil Goiko jaien lehen egunean. Ikusleek nerbioak dantzan eduki dituzte, eta zer esanik ez bizikletaren azpian jartzera ausartu direnek. Erakustaldia amaitutakoan, bizikletak probatzeko aukera egon da.

[Argazkiak]

“Jaietako lehen eguna izanda, gogotsu egoten gara herri afarian”127

ZIZURKIL 2018-08-13

Jai Batzordeko kide dira Judith Perez Kortajarena eta Xabier Pellejero. Aurtengo Amabirjin jaiek ekarriko dutena azaldu dute.

Elkarrizketa eta egitaraua: