ESKUALDEA 2017-08-22 11:35

Plazaolako maratoia eta maratoi erdia irailaren 17an

"Plazaolako Bide Berdea" Maratoia eta Maratoi Erdia 42 eta 26 kilometrotakoak dira, hurrenez hurren. Izen emateko azken eguna irailaren 12a izango da.

Informazio gehiago:

Plazaolako maratoia eta maratoi erdia

Proba ezagutzera ematea, turista-publikoa bereganatzea, pernoktazioa eta inguruko ekonomia handitzea dira helburu nagusiak. Iaz partaideen %35 komunitate autonomiko edo atzerritarrak izan ziren.

 “Plazaolako Bide Berdearen” II. Maratoia Lekunberritik abiatuko da; Erdi Maratoia, aldiz, Leitzatik irtengo da. Bi ibilbideak Andoainen amaituko dira. Hauxek dira, arlo teknikoari dagonionez, antolatzaileek emandako gomendio nagusiak:

  • Ibilbidea lineala eta beherantzakoa da.
  • Asfaltoko zapatilak eramatea gomendatzen da.
  • Solidoen eta likidoen anoa-guneak izango dira, 5 kilometro bakoitzeko.
  • “Frontala” eraman behar da.
  • Probetarako Larrialdi-Plana dago.

Aurtengoan iaz izena emandako 435 pertsona gainditzea espero da. Plazaolako Partzuergo Turistikoa eta Andoaingo Udala dira kirol probaren sustatzaileak. Aipaturiko bi proben antolatzaileak, berriz, Divesport enpresa kataluniarra eta Maratón Vía Verdes produktuaren sortzailea.

Izena emateko azken eguna irailaren 12a da, eta inskripzioa www.maratonviasverdes.com webgunean egin behar da.

Iruzkina Idatzi

Captcha image