ESKUALDEA 2017-09-05 12:52

Aiurriren 500. zenbakia, udako oporren ostean

Gaur goizean ekin diote banatzaileek udako oporraldiaren osteko lehen zenbakia banatzeari, 500.a hain zuzen. Beste hainbat gairen artean, irailaren 16an kaleratuko den Andoaingo Gudua, Andoaingo AEK euskaltegi berria edota  denboraldi berriarekin inauguratuko den Villabonako Gurea zinema berritua ditu mintzagai. Nekene Txapartegi asteasuarrak Zurichko espetxetik ere hartu du hitza.

Aldizkariarekin batera, udan igarotako eskualdeko festen nahiz iristear dauden Zizurkilgo edota Sorabillakoen berri jasotzen duen gehigarria ere banatuko da.

Aiurriren 500. zenbakiak duela bi urte Andoaingo kaleetan antzeztutako Guduaren irudia biltzen du.

3.- IRITZIA
Aratz Irigaray

4-5 ANDOAIN
Andoaingo Gudua, irailaren 16an

6-7 ANDOAIN
AEK euskaltegia, Plazaola kalera

8-9 AMASA-VILLABONA
Gurea zinemak itxura berriarekin ekingo dio denboraldiari

10-13 ASTEASU
Nekane Txapartegi Zurichko espetxetik

14-15.- ASTEASU
Txomin Isuntza mendi lasterkaria

16-17.- ZIZURKIL
Leire Astiasaran trontzalaria

18-19.- Zozketa eta hamabostean behin

20-21 Agenda

22.- Azkena: Aiurrik 500 ale ditu

---------------------------------------------------------------------------------------------------

Aiurri aldizkaria harpidedunek soilik jasotzen dute etxean. Harpidedun ez denak kioskoan eros dezake hamaboskaria eskualdeko ondoko saltokietan:

Andoain: Ernaitza eta Stop liburu-dendak.
Amasa-Villabona: Basajaun liburu-denda eta Amasa kafetegia.
Zizurkil: Ogi-zuri okindegia.
Harpidedun egin nahi izanez gero, horretarako aukera zuzena eskaintzen du www.aiurri.eus webguneak, KLIK BAKARRERA.

Iruzkina Idatzi

Captcha image