ESKUALDEA 2017-09-05 12:27

Euskara goxoa gurea, egiozu hozka!

Amasa-Villabona eta Zizurkilgo Udaletako Euskara Zerbitzuek, euskara ikastaro ezberdinak antolatu dituzte elkarlanean. Jarraian aukerak eta laguntzak:

Euskara goxoa gurea, egiozu hozka!
  1. Maila guztietako ikastaroak: Goizez edo arratsaldez, Villabonan edo Zizurkilen, bertan taldeak osatuz gero.
  2. Etorri berrientzako Aisa ikastaroak: Goizez eta arratsaldez, astean 3 egunetan, 60 orduko ikastaroak.
  3. Oinarrizko euskara ikastaroa: Astelehenetik ostegunera.
  4. 1. eta 2. Hizkuntza-eskakizuna lortzeko ikastaroak: Astean 3 egunetan, Villabonan edo Zizurkilen, bertan taldeak osatuz gero.
  5. Autoikaskuntza ikastaroak: Edozein mailatako ikasleentzat. Tutoretzak astean behin eta mintzasaioak ere astean behin taldean.

Udalek matrikularen %75a arte ordainduko dute ikastaro bukaeran, eta Mintzalaguna programan parte hartuz gero, %10 gehiago. (Gehienez guztira 400€ko laguntza jaso daiteke).

Diru-laguntza jaso ahal izateko, baldintza hauek bete beharko dira:

  • Villabona edo Zizurkilen erroldatua izatea.
  • Gutxienez, %85eko asistentzia izatea.
  • Euskaltegiaren aldeko txostena izatea errendimenduari dagokionez.
  • Matrikula ordainduta izatea.

Villabonako Euskara Zerbitzua: 943 69 35 01 / euskara@villabona.net.

Zizurkilgo Euskara Zerbitzua: 943 69 24 95 / kultura@zizurkil.net.

Iruzkina Idatzi

Captcha image