ESKUALDEA 2017-12-02 10:20

Buruntzaldeako Euskararen Ginkana finala

Euskararekin eta euskaraz dibertitzeko taldekako lehiaketa da Euskararen Ginkana. Buruntzaldeako sei herrietako 124 gaztek hartu dute parte. Andoain eta Urnietako taldeak esku hutsik geratu diren arren, parte-hartze zabala izan dute lehiaketan.

[Argazkiak]

Yago Mateok egin zituen aurkezle lanak

Lehen saria Astigarragako Paris 2018 taldeak irabazi du, 1.000 euroko saria ikasbidairako. Bigarren saria, berriz, Usurbilgo Negu taldearentzat izan da, 500 euro. Gainontzeko finalistek Esne Beltzaren kontzerturako sarrerak lortu dituzte. Ekimenaren arrakasta ikusita, Kutxa Ekoguneak herri eta eskualdeetan Euskararen Ginkanak egiteko aukera zabaldu du. Deialdia zabalik da Udal eta Eskualdeetako Elkarteentzat 2018ko urtarrilaren 15 arte.

Iruzkina Idatzi

Captcha image