ESKUALDEA 2017-12-02 09:44

Mendiluze eta Iguaran kantari arituko dira Iruñean

Bertsolari txapelketa nagusiko azken finalaurrekoan egokituko zaie bertsotan egitea Aitor Mendiluze andoaindarrari eta Oihana Iguaran amasarrari. Haiekin batera, Aitor Sarriegi, Alaia Martin, Miren Amuriza eta Unai Agirre igoko dira Iruñeako Anaitasuna kiroldegiko eszenatokira. Alaitz Rekondo arituko da aurkezle lanetan.

Mendiluze eta Iguaran kantari arituko dira Iruñean

BECeko finalean abestuko duten bertsolarien zerrenda ezagutaraziko da Iruñeako Anaitasuna kiroldegian, arratsaldeko 17:00etatik aurrera burutuko den azken finalaurrekoan. Saio honetara joateko sarrera guztiak agortuta daude dagoeneko eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, 15:30etarako zabalduko dituzte Anaitasuna pabiloiko ateak. Sarrerak, ez dira zenbakituak.

Bigarren itzuliko gainerako saioetan bezala, ondorengo ariketak egin beharko dituzte bertsolariek:

  • •    Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian.
  • •    Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.
  • •    Binaka, gaia emanda, zortziko txikian puntutan, zortzi bertso osatu arte.
  • •    Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian.
  • •    Kartzelako lana: banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.

Iruzkina Idatzi

Captcha image