ESKUALDEA 2018-05-04 09:53

Aitortza Federazioaren mendeurrenean

Gipuzkoako Futbol Federazioak, bere mendeurreneko ospakizunen baitan, aitortza adierazi zien herrialdeko klubei. Ekitaldira atzoko eta gaurko futbol taldeetako lehendakariak hurbildu ziren. Hala nola, Euskaldunakoak eta Urnieta Kirol Elkartekoak.

Euskaldunaren historia garaikidean lehendakari lanetan aritu diren hainbat lagun Futbol federazioak antolatutako ekitaldian.

Gipuzkoako Futbol Federazioak bere ehungarren urteurrena ospatzeko ekitaldia antolatu zuen Donostiako Miramar Jauregian, eta bertara Gipuzkoa osoko futbol taldeetako lehendakari eta lehendakari ohiak gonbidatu zituzten. Argazkian, zutik: Ramon Iriarte, Joxean Huizi, Pedro Irazu, Xabier Aldalur, Joxe Galparsoro, Jesus Martin eta Gerardo Abrego. Makurtuta: Eneko Peñalbo, Joxerra Bengoetxea, Jose Joakin Jauregi eta Joxe Mari Oiartzabal. Regino Otegi da falta den bakarra.

Urnieta KE elkartetik hiru ordezkari hurbildu ziren ekitaldira: Egun lehendakari den Joseba Lizasorekin batera, kargu berean aritu izan ziren Isma Hernandez eta Gaspar Esnaola.

Iruzkina Idatzi

Captcha image