ESKUALDEA 2018-05-05 12:36

Eskualdeko Sarek ekitaldiak iragarri ditu

Euskal presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen aldeko ekitaldi sorta iragarri du Beterri-Buruntzako Sarek, Urnietako Etxeberri plazan egin duen agerraldian. Egun, eskualdeko 27 euskal preso daude. Guztiak urruntze politikaren menpe. Euren eskubideen aldeko ekitaldiak burutuko dituzte maiatzean, besteak beste, eskualde osoko irteera Santa Barbarara edota hitzaldia Urnietan datorren maiatzaren 24an.

 

Eskualdeko Sarek ekitaldiak iragarri ditu

Agerraldian izan dira, besteak beste, Joxean Barandiaran Andoaingo alkate ohia, Xabier Yurramendi Urnietako EH Bilduko zinegotzia, Karmele Urbistondo Sareko kidea edota Joxe Mari Agirretxe Porrotx pailazoa.

Iruzkina Idatzi

Captcha image