ESKUALDEA 2018-05-08 10:12

111 Akademia Saria ostegunean emango dute Andoainen

Uxue Alberdik jasoko du 111 Akademia Saria "Jenisjoplin" eleberriagatik. Ekitaldia Andoaingo Bastero kulturgunean ospatuko da maiatzaren 10ean, 19:30etatik aurrera. Irakurleek saritutako liburuaren hainbat pasarte irakurriko dituzte Lou Topet taldearen musika lagun dutela. Herritar guztientzat irekitako ekitaldia izango da.

Uxue Alberdik jasoko du 111 Akademia Saria "Jenisjoplin" eleberriagatik.

Ekitaldian izango dira honako hauek ere: Jon Unanue 111 Akademiako burua, Ana Carrere Andoaingo alkatea, Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea eta Garbiñe Mendizabal Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko zuzendaria.

Iruzkina Idatzi

Captcha image