ESKUALDEA 2018-05-16 13:07

San Isidro eguna ospatu zuten

Maiatzaren 15ean euren eguna ospatu ohi dute baserritarrek. Eskualdean ohitura hori mantendu egin dute eta ospakizunak egiten dituzte zenbait auzo eta herritan. Pilota partidak, herri kirolak, idi demak, meza, bazkaria, bertsoak..., egun polita pasatzeko aukera izan zuten baserritarrek.

[Zizurkil]    [Asteasu]

San Isidro eguna ospatu zuten

Amasan ere eutsi zioten baserritarren eguneko ospakizunari.

Festa  prozesioarekin hasi zen. 10:30etan hasi zen meza eta ondoren, hamaiketakoaz gozatzeko aukera izan zuten guztiz beteta zegoen Uxo-Toki elkarte gastronomikoan. Ekitaldi erlijiosoetan Amasa-Villabonako alkatea den Maite Izagirrek eta Eneko Urdangarin zinegotziak hartu zuten parte.

Festak egun osoa iraun zuen. 13:00etan erromeriaz gozatzeko aukera izan zen Kupela taldeko trikitilari eta Larrañaga eta Loirisaletxe bertsolarien eskutik. 14:00etan Iturri Goxo jatetxean antolatu zen bazkaria eta 21:00etan berriro ere, Uxo-Toki elkartean afaria izan zen trikitilari eta bertsolariak entzunez.

Iruzkina Idatzi

Captcha image