ESKUALDEA 2018-07-05 14:23

Ipar Martxako txapelketa ospatuko da larunbatean lehenengo aldiz Gipuzkoan

San Fermin egunez, Ipar Martxako txapelketa ospatuko da Donostian 17:30ean hasita. Parte-hartzaileek bi bira eman beharko dizkiote 4,8 km dituen zirkuituari Miramongo basoan. 25 gipuzkoar baino gehiago izango dira irteeran dominen bila lehiatzeko asmotan open modalitatean nahiz Gipuzkoako Txapelketan.

Nordic Walking edo Ipar Martxa egin zuten Urnietan inauterietan.

Festa handia eta egun historikoa izango da Gipuzkoako Ipar Martxa edo Nordic Walking munduarentzat. "Open" modalitatean lehiatzeaz gain konpetizioa "Gipuzkoako 1. Nordic Walking txapelketa" izango da, eta bertan Gipuzkoako txapeldunak izendatuko dira bost kategoria ezberdinetan. Espainiako Txapelketako ranking-erako puntuak lortzeko ere baliagarria izango da. 

Ipar martxa gertutik ezagutzeko aukera paregabea izango da. Ehun kirolari inguru etorriko dira Espainiako bazter guztietatik; horien artean Estatuko onenak dominen lehian arituko dira.

Izen-ematea herrikrosa.eus webgunean egin behar da. Informazio gehiago gipuzkoanordicwalking.com webgunean dago eskuragarri.

Organizatzaileen kontaktuak:

Jesus Mari Eraña 605 727 626

Xabier Madina 656 732 789

Iruzkina Idatzi

Captcha image