ESKUALDEA 2018-07-08 15:07

Jokin Etxeberria amasarra, Gipuzkoako sega txapeldun

Julen Gabirondo urnietarrak lortu du bigarren postua, Igor Esnaola sailkatu da hirugarren postuan, eta Andoni Goikoetxea laugarren. Asteasuko bulano baserriko belazeetan jokatu dute Gipuzkoako Sega Txapelketako final handia, eta amasarra gailendu da, ordutebeteko lanean 2811 kilo ebakita.

[Argazkiak] [Bideoa]

Jokin Etxeberria, garaile

Julen Gabirondo, bigarren sailkatuak, 2752,5 kilo ebaki ditu; Igor Esnaolak 2623; eta Andoni Goikoetxeak 2621 kilo. 

Ordubeteko lana egin behar zuten lau segalariek. Jokin Etxeberria aurretik joan da ia froga guztiak, ebakitako sailari dagokionez. Ordubete osoa amaitu aurretik ebakita zituen Jokinek bere sail guztiak. Hori gertatzen denean, amaitutzat eman ohi dute saioa, baino Jokien txartel gorri bat zuen, eta horren ondorioz, segan jarraitzeko baimena eman diete gainerako parte hartzaileei. Julen Gabirondo izan da bere saila amaitzen bigarrena, eta orduan bai, froga amaitutzat eman dute epaileek. 

Belar biltzaileek euren lana egin dute, eta pisaketak amaituta, epaileen lana iritsi da. Nahiko garbi zegoen garaipena Etxeberria eta Gabirondoren artean egongo zela, eta halaxe izan da. Amasarrak etxeratu du txapela preziatua, eta Gabirondo izan da azpitxapelduna. 

Igor Esnaolak hirugarren postua lortu du eta honenbestez, agur esan dio Gipuzkoako sega txapelketari, uztekoa baitu txapelketetako ibilia.

Iruzkina Idatzi

Captcha image