ESKUALDEA 2018-07-12 11:04

Lurraldebus zerbitzua berritzeko egitasmoa

Lurraldebuseko kontzesio berriak hainbat hobekuntza egin ditu; horien artean Tolosa eta Donostia arteko eta Lasarte-Oria eta Donostia arteko linean zuzeneko zerbitzu gehiago izango dira. Horrelaxe adierazi du Aldundiko Mugikortasun eta lurralde antolaketa sailak prentsa oharrean.

Lurraldebus Lurraldebusen eskaintza berrituko dute. Tartean, Buruntzaldeko zerbitzua. berritzeko egitasmoa

Uztailaren 10ean Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatuen kontseiluak Lurralde antolaketa departamentuaren egitasmoari onespena eman zion, Lurraldebuseko linea eta zerbitzu berriak ezartzeko. Aldundiak oharraren atarian adierazi bezala, “30 urteren ondoren, Lurraldebuseko kontzesio berriak –Gipuzkoan berritu gabe geratzen zen bakarrak– hainbat hobekuntza egin ditu. Berrikuntza horien artean daude Tolosa eta Donostia arteko eta Lasarte-Oria eta Donostia arteko zuzeneko zerbitzu gehiago eskaintzea, esparruko udalerrien eta Ospitaletako zonaren arteko lotura hobetzea, igandeetan eta jaiegunetan zerbitzu berriak eskaintzea, unibertsitateetara, lantokietara eta ikastetxeetara joateko puntako orduetan zerbitzuak indartzea, eta udan gaueko ordutegiak zabaltzea, eta festetarako edo kultura, kirol eta ospakizun jakinetarako errefortzu zehatzak ezartzea”. Marisol Garmendia Mugikortasuneko diputatuak zerbitzuaren hobekuntzak azpimarratu zituen: “Onartutako proiektuan garraio publikoko zerbitzu gehiago eskaintzen dira, herritarrek gehien eskatutako ibilbideetan zerbitzu hobea ematen du, eta Tolosarako eta Buruntzalderako mugikortasun-eredu iraunkorrago baterako bidean aurrerapausoa da”.

Onartu dituzten hobekuntzak datu bidez
“Tolosa-Andoain-Lasarte-Oria-Donostia linean egunero eskainiko diren zerbitzuen kopurua 162 izatetik 173 izatera igaroko da. Tolosako linean, esaterako, asteburuetan 53 zerbitzu berri eskainiko dira, larunbatetan 27 eta igandeetan 26. Urumearen ardatzean gaueko linea berri bat sortu da, 26 zerbitzu eskainiz. Linea horrek, ostiral, larunbat eta igande guztietan, zerbitzua eskainiko du Hernanira, Astigarragara, Urnietara eta Andoainera. Aldi berean, N-1eko gaueko linean 14 zerbitzu berri ipiniko dira asteburuetan. Gainera, Ospitaleen zonarekin lotura bermatuko da, baita asteburuetan ere, 46 zerbitzu berriren bitartez”.

Kontzesio berrirako lehiaketa publikoa
Aipatutako zerbitzu guztiak kontzesio berri baten barne sartuko dira. Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak egitasmoa onartu ondoren, lehiaketa publiko bidez haiek esleitzeko lizitazio-tramiteak hasiko dira.

Iruzkina Idatzi

Captcha image