ESKUALDEA 2018-07-17 10:43

Zubietarrak nagusi Gipuzkoako Errebote Txapelketan

Larunbatean jokatu zen Villabonan Gipuzkoako Errebote Txapelketaren finala Zubieta eta Oiartzungo Txost taldeen artean. Zubietarrak lortu zuten garaipena (13-2).

Gipuzkoako Errebote Txapelketaren finala jokatu zen larunbatean Villabonan. Argazkia: Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa.

Hauxek partaideak:

  • Zubietako taldean: Garcia, Argote, Rezola, J.Aizpurua, J.Aizpurua.
  • Oiartzungo Txost taldean: Azpiroz, Susperregi, Leonet, Nazabal, Zabala.

Behar Zana, Txost eta Zubieta taldeak lehiatu dira aurten Gipuzkoako Errebote Txapelketan. Eta zubietarrek eta oiartzuarrek lortu zituzten finalerako txartelak, ligaxkan lehendabiziko bi postuetan sailkatuta:

  1. Zubieta 4 puntu
  2. Txost 3 puntu
  3. Behar Zana 2 puntu

 

Iruzkina Idatzi

Captcha image