ESKUALDEA 2018-10-04 14:41

Danok Danena halterofilia taldea, bikain

Joan zen irailaren 29an, topaketa berezia egin zuten Kataluniako Molins del Rei herrian. Katalunia-Euskadi topaketa horretan parte hartu zuten Danok Danena taldeko kirolariek, emaitza bikaina lortuz: 

Danok Danena halterofilia taldea, bikain

15 urtez azpiko kategorian, Jon Kepa Kortajarena  zizurkildarra izan zen txapeldun, 50 kiloko mailan. Marka berriak ezarri ditu: Arrankada 63 kilo. Bi denboratan 75 kilo. Total olinpikoa 138 kilo.

17 urtez azpiko kategorian, Xabier Amonarriz larrauldarra iza zen txapeldun. Pultsulari honek Euskadiko markarik hoberena egin zuen. Bi pultsulari gazte hauek, azaroaren 9an, Madrilen ospatuko den Espainiako Kopan leihatuko dute. Bertan 15 eta 17 urtez azpiko hamar marka hoberenak lortu dituzten kirolariek hartuko dute parte.

Danok Danena taldeko kideen hitzetan: "Zorte on eta gure animorik beroenak taldeko bi gaztetxo hauei, momentu honetan eta etorkizunari begira, beraiek baitira aukera gehien dutenak".

Iruzkina Idatzi

Captcha image