ESKUALDEA 2018-10-08 08:16

Ondarean sakondu, emakumeei begira jarrita

Ondarearen Europako Jardunaldiaren edizio berria iristear da, Aldundiaren eta tokian tokiko eragileen partaidetzarekin. Andoaingo kale eta plazen izenak eta Urnietako organoa aztergai izango dituzte urriaren 21ean, emakumeengan begirada jarrita.

Ondarean sakondu, emakumeei begira jarrita

Bi ekimen

ANDOAIN 

Bisitaldi gidatua: 

Andoaingo kale eta plazak: emakumeen emaria ezkutuan

“Ama Kandidaren etorbidetik Algodonerako Emakumeen plazaraino joanaz, emakumeen emaria ezkutuan gelditu dela azpimarratuko duen ibilbidea egingo dugu. Emakume urri horiek utzitako ondarean sakonduko dugu”.

• Euskara, gaztelania.

• Berrozpe etxearen ataria.

• Urriak 21, igandea. 09:30.

• Antolatzaileak: Andoaingo Udala; Manuel Larramendi Kultur Bazkuna.

• Izen-ematea: 

943 303 540.

kultura1@andoain.eus.

 

URNIETA 

Ikuskizuna: Emakumea gure Cavaille-Coll organoaren interpretari, erakusle eta zaindari

“1865ekoa da Urnietako elizan dagoen Cavaillé-Coll organoa. Urnietako elizan organo eskolak ematen ditu gaur egungo musika eskolako zuzendaria eta Donostiako Koruko Andre Mariaren basilikako organista izenduna den Ana Belen Garciak. Organoa bera ezagutzera eman nahi da. Lehenik kontzertua eskainiz eta, ondoren, Ana Belenen laguntzaz organoa bisitatuz”. 

• Euskara, gaztelania.

• Eliza.

• Urriak 21, igandea. 19:00.

• Antolatzailea: Urnietako Udala.

• Izen-ematea:

943 00 80 00.

urnietakoudala@urnieta.eus.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak, hirugarren urtez jarraian, Ondarearen Europako Jardunaldiak antolatu ditu. Denera hirurogeita hamar jarduera ezberdin burutuko dituzte, Gipuzkoa osoko hogeita hamairu udalerritan. Egitasmoa Andoainera eta Urnietara iritsiko da hurrengo urriaren 21ean, herrigune bakoitzean egingo den jarduera banarekin. Aurkezpen ekitaldian Denis Itxaso Kultura diputatuak aurtengo egitasmoa azaldu zuen: “Gure erronka emakumearen eginkizuna ikusaraztea da. Ondasun kulturalak sortu, zaindu eta transmititzeko garaian, beste alderdi askotan bezala, ezkutatuta edo kontuan hartu gabe egon baitira”. Gipuzkoako Foru Aldundiak aurtengo ediziorako Urnietako Udala, Manuel Larramendi Bazkuna eta Andoaingo Udala bidelagun izan ditu. Andoaingo eta Urnietako ekitaldietarako dagoeneko izena emateko aukera zabalik dago.

Iruzkina Idatzi

Captcha image