ESKUALDEA 2018-10-20 10:15

Mendi irteerak igandean, eskualdean barrena

Tipi-tapa eskualdea barrutik ezagutzeko gonbita luzatu dute Andoain, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo Udalek. Eskualdeko mendizale taldeen laguntzaz, igande honetarako Buruntzaldeko 11. Ibilbideen Eguna antolatu dute.

 

Udal ordezkariak egunaren aurkezpen ekitaldian.

Ekimenaren bitartez, “lehiatzeko ez den eta denentzat egokia den jarduera fisikoa egiteko eta landa-ingurune naturala ezagutzeko aukera dugu. Bidezidor eta bideak ditugu –bost ibilbide daude aukeran–, landako paisaiatik barrena pasieran gozatzeko, belardiak eta basoak zeharkatuz eta baserri, baseliza, karobi eta, natura nahiz kultura aldetik, interesgarriak diren beste leku batzuetara hurbilduz”.

Partaide bakoitzak abiatzen denean txartel bat jasoko du, irteerako herriak zigilatuta. Bi ibilbide egiten dituenak motxila bat jasoko du opari. “Salbuespenak, Andoain-Lasarte-Oria eta Andoain-Usurbil ibilbideak dira, edozein norabidean eginez gero aipatutako motxila lortuko baitu”. Itzulerarako ohi bezala, autobus zerbitzua antolatu da.
Ibilbideetan ez galtzeko, “ibilbide-zati bakoitzaren inguruko trazatuak, profilak eta distantziak erakusten dituzten panelak daude; bideetan, berriz, norabideak eta distantziak markatzen dituzten geziak eta zuinak”.

Informazio gehiago: [buruntzaldea.eus]
• Urriak 21, igandea. 08:00-14:00.
• Herri bakoitzaren koloreak:
• Andoain: urdina.
• Lasarte-Oria: urre zaharra.
• Urnieta: berdea.
• Usurbil: laranja.
• Antolatzaileak: Buruntzaldeko Udalak (Andoain, Lasarte-Oria, Urnieta, Usurbil).
• Mendi irteera guztiak eskualdeko taldeen lankidetzari esker burutu ahal izango dira. Laguntzaileak: Andatza M.K.T. (Usurbil), Euskalduna Mendigoizale Taldea (Andoain), Ostadar S.K.T.-ko mendizaleen atala (Lasarte-Oria), Super Amara (kontrol guneetako jan-edanaren hornitzailea), Eusko Jaurlaritza.


Ibilbideak eta jakin beharrekoak
Itzuli handia: Buruntzaldeari
27 Km.-ko bira oinez. 08:00tan Lasarte-Oriatik.
Andoain-Lasarte-Oria: 7,9 Km. Oinez egitekoa, mendiko oinetakoak beharrezkoak. Ibilbidea osatzeko bi aukera: Buruntzan gailurra eginez edo inguratuz.
Andoain-Urnieta: 4,8 Km.; oinez edo bizikletaz egitekoa.
Andoain-Usurbil: 14,9 Km. Andatzan barrena; oinezkoentzat soilik, mendiko oinetakoak beharrezkoak.
Lasarte-Oria-Urnieta: 3,9 Km.; oinez edo bizikletaz egitekoa.
Lasarte-Oria-Usurbil-Aginaga (Santuenetik barrena, Mapileraino): 9 Km.; oinez edo bizikletaz egitekoa.

Kontrol guneak, hamaiketakoa:
Usurbil: Santuenean Zorrotzeko zubiaren parean. Aginagan, Mapil.
• Andoain: Kontzejupea.
• Lasarte-Oria: San Pedro elizaren ondoko plaza.
• Urnieta: Kontzejupea.

Itzulerarako bus zerbitzua:
• Andoain, Goikoplaza atzealdea: 12:30, 13:30, 14:30.
• Urnieta, Kioskoko geltokia: 12:40, 13:40, 14:40.
• Aginaga, Ezpaldiko gasolindegia: 12:00, 13:00, 14:00.
• Usurbil, San Inazioko biribilgunea: 12:07, 13:07, 14:07.
• Lasarte-Oria, Dorretxeko biribilgunea: 12:15, 13:15, 14:15.

Oharra: partaide bakoitzak abiatzerakoan txartela jasoko du abiatzen den lekuko zigiluarekin. Amaieran nor bere herrira itzultzeko bus zerbitzua baliatu ahalko da. Ezinbestean aipatu txartela erakutsi beharko da.

Iruzkina Idatzi

Captcha image