ESKUALDEA 2018-10-26 12:11

A-15 errepidea itxiko da asteburuan Andoaindik Berastigarako tartean

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi du, San Lorentzo-Larre tuneleko lruñeko noranzkoko hodian egiten ari diren obrak direla eta,  A-15 errepidea erabat itxiko dutela. Andoaingo noranzkoan Berastegiko lotunetik aurrera egingo da mozketa, eta, lruñeko noranzkoan, berriz, Sorabillako (Andoain) lotunetik aurrera. Bi noranzkoetan egingo den mozketa hau, 2018ko urriaren 27ko 08:00etatik urriaren 29ko 08:00etara egingo da.

Iruzkina Idatzi

Captcha image