ESKUALDEA 2018-11-02 11:36

Danok Danena halterofilia taldea, bikain

Joan zen larunbatean, urriaren 27an, 15 urtez azpiko eta 17 urtez azpiko Euskadiko halterofilia txapelketa ospatu zuten Gasteizen. Danok Danena taldeko bi kide lehiatu ziren bertan. Jon Kepa Kortajarena zizurkildarrak, txapela etxeratzea lortu zuen eta Xabier Amonarriz larrauldarra bigarren postuan geratu zen.

Batis Kortajarena entrenatzailea, Jon Kepa Kortajarena eta Xabier Amonarrizekin

15 urtez azpiko txapelketan Jon Kepa Kortajarena  izan zen txapelduna. Gaur egun Espainiako txapelduna den Bruno Soto bizkaitarra izan zuen lehiakide. Borroka estua izan zuten bien artean, eta Jon Kepak bere egunik hoberena ez bazuen ere, puntu bakar batengatik bizakaitarrari irabaztea lortu zuen.

17 urtez azpikoetan, Xabier Amonarrizek ere lan gogorra egin behar izan zuen Euskadiko txapelduna eta internazionala den pultsulari nafarraren aurka. Xabierrek bere marka pertsonala 7 kiloz hobetu zuen, baina puntu bakar batengatik galtzea egokitu zitzaion. Txapelketa bikaina egin zuen.

Bi pultsulari hauek, azaroaren 17an Cacabelosen (León) ospatuko den Espainiako Kopan hartuko dute parte.

Lanean gogor ari dira bi gazteak eta Danok Danena taldeko kideek zoriondu egin dituzte orain arte egindakoagatik, baita Espainiako txapelketarako zortea opatu ere.

 

 

 

 

 

Iruzkina Idatzi

Captcha image