ESKUALDEA 2018-12-30 11:28

Urte zaharreko lasterketak

Jai giroko eta lagunarteko hiru lasterketa ezberdin, abenduaren 31n. Goizez Andoainen, eta arratsaldez Amasa-Villabonan eta Urnietan. Ordutegiak:

Urte zaharreko lasterketak

Andoain | 11:30. 6 / 8 euro. Zumea plazatik

Lasterka Itzuli herriko ekimenaren eskutik, aurtengoan laugarren edizioa antolatuko dute. Berria delako edo, parte-hartze handia izaten da. Eta bereziki deigarriak izaten dira bakarka edota taldeka aritzen diren mozorrotutako korrikalariak. Antolatzaileek aldez aurretik izena emateko gomendioa luzatu dute, aurreko urteetako azken orduko ilarak saihesteko.

Villabona-Zizurkil | 16:00. Dohainik. Zunbeltz elkartearen paretik

Villabonako herrigunea eta Zizurkigo Elbarrena zeharkatzen dituen Urte zaharreko lasterketa inguruotako zaharrena da. Zunbeltz eta Urkamendi elkarteek antolatuta, eta bi herrietako udalen babesarekin, aurtengoa 35. edizioa izango da. Antolatzaileek emandako datuen arabera, “iaz 470 partaide izan ziren denera. Adi, trafikoari. Lasterketak iraun bitartean, ordubete inguru, Pasusenea guztiz itxita egongo da auto, kamioi eta autobusentzat”.

Urnieta |  16:30. 2 euro. San Juan plazatik

Poxta Zahar gazte elkarteak antolatuta, egitekoa da lasterketa. Ibilbidea gorabeheratsua da, pittin bat gogorragoa, inguruko beste bi lasterketekin alderatuta. Izen ematea 15:30ean hasita, plazan bertan. Aurten biltzen den dirua Gure Esku Dago taldearentzat izango da. 16.00tan haur lasterketa, eta ondoren helduena.

Iruzkina Idatzi

Captcha image