ESKUALDEA 2019-01-03 10:16

Erregeak larunbatean iritsiko dira gure herrietara

Hiru Errege Magoei larunbatean egingo zaie harrera eskualdeko herrietan. Amasa-Villabonan, Asteasun, Andoainen eta Urnietan zain izango dira guztiak karameloak bildu eta beraiekin egoteko.

Hitzorduak:

Amasa-Villabonako errege kabalgatako iazko irudia.

Amasa-Villabona
18:45
Amasatik abiatuko da errege kabalgata.

Asteasu
19:00
Elizmenditik Asteasuko frontoira zaldi gainean iritsiko dira erregeak.

Andoain
17:00
Erregeak, pajeak eta laguntzaileak Zahar Egoitzara joango dira bertako aiton-amonei opariak banatzera.
18:25 Antortxen piztuera Joanleitzaneaberri baserrian.
18:30 Zumeatarra elkartearen paretik irteera. Geldialdiak: Zumea plaza, Santa Krutz zubia eta Kale Nagusia.
19:30 Udaletxeko balkoitik Errege Magoen adierazpena.

Urnieta
16:00-17:30
 Harrera San Migel elizan. Haurrekin argazkiak egin eta gutunak jasotzeko aukera egongo da.
18:00 Desfilea Lobera baserritik abiatuko da. Beraz, haur guztiak Erratzuko zubira hurbiltzera deitzen dira.
19:00 Errege Magoek Urnietako 0 eta 6 urte arteko haur guztiei oparitxo bat banatuko diete, Udaletxe azpiko arkupeetan.

Iruzkina Idatzi

Captcha image