ESKUALDEA 2019-01-03 13:07

Gaztelekuk Gipuzkoako palako finala jokatuko du larunbatean

Aurten ere Gaztelekuk eta Oianguk jokatuko dute Ezker Hormako Kluben arteko Gipuzkoako Txapelketako palako finala. Andoaingo Gaztelekutik Altuna eta Rekalde pilotariek hartuko du parte eta Ordiziako Oiangutik Luzuriagak eta Letamendiak. Partidua 16:30ean hasiko da Donostiako Carmelo Balda pilotalekuan.

Gaztelekuren eta Oianguren artean jokatuko da Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako palako finala. Argazkia: Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa.

Iaz ere Gaztelekuren eta Oianguren artean jokatu zen finala. Lehia estua izan zen, eta azkenean Gaztelekuk irabazi zuen 45-43.

Iruzkina Idatzi

Captcha image