ESKUALDEA 2019-01-09 19:29

Hegazkin istripua Hernio mendiaren magalean

SOS Deiak-ek aurreratu duenez, “mendi gainean aurkitu da hegazkin zati nagusia, kiskalduta. Tripulazioko lagun bat ere bertan aurkitu da”. Zelatunera hurbildu diren hedabideen aurrean, Ertzaintzaren bozeramaileak adierazi duenez, baserritar baten deia jaso dute.

Adierazpenak:

Lainoa nagusitu da Aiztondo aldean, egun osoan zehar. Inguruak itxi-itxita zeudela, istripua ziurrenik ikusmen urritasunak eragingo zuen. Ezbeharra Zelatunetik 500 metrora gertatu omen da, Gurutze Santuaren bidean, Hernio mendiko hegoaldean. Errezil aldean, beraz. “13:40tan abioiak kontrola galdu duen oharra jaso dugu eta 15:30ak aldera istripua eduki duen abioneta topatu dugu. Bi pertsona zihoazen barruan, eta horietako baten gorpua aurkitu dugu. Bigarren kidearen bila gabiltza”. Orduak aurrera joan ahala, Ertzaintzak bertan jarraitzen zuen erreskate lanetan.

Iruzkina Idatzi

Captcha image