Gure Gaiak > 20. Korrika

AEKren eskertza Andoaingo herriari

ANDOAIN 2017-04-07

"AEK-k Andoaingo herria, Andoaingo herritar euskaltzaleak zoriondu nahi ditu, KORRIKA 20ri hain harrera bero, jendetsu eta hunkigarria egin diolako". 

Oharra:

Vietnamen Korrika, gipuzkoarren erritmora

URNIETA 2017-04-06

Pil Pilean aldizkariak zabaldu duenez, Jon Mendizabal eta Mikel Irisarri soraluzetarrek, Nekane Orkaizagirre urnietarrarekin batera, euskararen aldeko martxaren berri eman dute Vietnamen oporretan izan diren egunotan. Baita vietnamdarrak korrika jarri ere.

Korrika eskualdean barrena

ESKUALDEA 2017-04-05

Korrika igaro eta biharamunean, agazkiak eta bideoak ikusgai daude atal honetan. Korrika, Korrika Txikia... egun ederra izan zen euskararentzat.

[Argazkiak] [Bideoak]

Jendetza korrika, Amasa-Villabonan barrena

AMASA-VILLABONA 2017-04-04

Goizeko 09:20 pasatxo zirela iritsi da 20. Korrika Amasa-Villabonara. Jendetza gehitu zaio pelotoiari. Otsabi auzotik etorrita, Kale Nagusia, Kaleberria, Txermin eta Kaleberria zeharkatuta, Sacengo zubitik Zizurkkilera igaro da.

[Argazkiak] [Bideoa]

Lekuko eramaileak:

Aduna ere Korrikarekin bat

ADUNA 2017-04-04

Aldapan gora, Santa Krutz ermita ingurutik irisi da Korrika Adunara. Zizurkilgo Txepetxa gazte asanbladakoek ekarri dute lekukoa eta Jone Olasagastik hartu du, Adunako Udalaren izenean. Herria giro ederrean zeharkatu ondoren, aldapan behera egin du Korrikak, Andoain aldera.

[Argazkiak] [Bideoa]

Lekuko eramaileak:

Larrauldarrek ere eraman dute Korrikaren lekukoa

LARRAUL 2017-04-04

Andoaingo sarreran hartu du Korrikaren lekukoa Larraulgo eskolak, adunarren eskutik. Eskola osoaren ordezkaritzan eraman dute lekukoa bi kideek. Irribarretsu egin dute ibilbidea.

[Argazkiak] [Bideoa]

Lekuko eramailea: Larraulgo eskolako ordezkariak.

Zizurkil ere euskararen alde, ttipi-ttapa korrika

ZIZURKIL 2017-04-04

Sacemgo zubian jaso du lekukoa Zizurkil herriak. Ubare auzotik barrena, herri osoa zeharkatu dute, Adunako bidean barrena, adunarren txanda iritsi den arte. Haur, gazte, heldu, korrikalari ugari batu da tropelera pozarren, euskararen alde:

[Argazkiak] [Bideoa]

Lekuko eramaileak:

Andoaindik barrena giro ederrean igaro da Korrika

ANDOAIN 2017-04-04

Jendetza batu da bide bazterretik Korrikaren aldeko lasterketarekin. Aita Larramendiko ikastolako ikasleek hartu dute lekukoa Sorabillan, eta Aiurrikoek urnietarren esku utzi dute Besabiko bidegurutzean. Tartean dozenaka elkarteetako ordezkari eta ehunka euskaltzale korrika irten dira.

[Argazkiak] [Bideoa]

Dozenaka urnietarrek bat egin dute Korrikarekin

URNIETA 2017-04-04

Andoaindik iritsi da 10:30ak pasatxo zirenean, eta Aiurri-Bazkunako taldeak lekukoa Esnelateko langileei eman die. Salesiarrak, Zanpatuz, Udala eta ikastetxeak izan dira askoren artean lekukoa eraman dutenak. Poxta Zahar taldekoek eraman dute azken lekukoa, Hernaniraino.

[Argazkiak] [Bideoa]

Asteasuk ere bat egin du Korrikaren etorrerarekin

ASTEASU 2017-04-04

Asteasuko kultur zinegotzi Haritz Mujikak eta Pello Errota ikastetxeko ordezkariek hartu dute lekukoa, asteasuarren izenean, Amasako Igerategi baserriaren parean. Arin-arin egin dute korrika N-1 errepidetik barrena.

[Argazkiak] [Bideoa]

Korrika Txikia, Zizurkildik Villabonara

ESKUALDEA 2017-04-04

Goizean Korrika nagusia Beterri-Aiztondo eskualdetik igaro ondoren, txikienek hartu dute lekukoa arratsaldean Zizurkil eta Villabona artean. Bi herrietako ikastetxeetako ikasleak izan dira protagonista nagusiak. Pozarren egin dute korrika euskararen aldeko leloak oihukatzearekin batera.

[Argazkiak]

Onddolarrera irteera, 20. Korrikaren alde

AMASA-VILLABONA 2017-04-03

Amasa-Villabonako Korrika batzordeak Loatzora igoera antolatu zuen atzorako. Eguraldi txarragatik, Ondoolarrera joan ziren parte hartzaileak. Zaparradak tarteko izan bazituzten ere, giro ederrean egin zuten mendi ibilaldia.

Korrikarako giroa berotzen

ZIZURKIL 2017-04-03

Larunbata goizean egin zuten Zizurkilen Korrikarako petoen banaketa. Festa giroan egin zuten ekitaldia. Goizean, erraldoien kalejirarekin gozatu zuten herritarrek eta ondoren, elizako arkupean euririk babestuta eutsi zioten jai giroari. Loatzo Musika eskolakoek jarrri zioten duinua goizari eta ondoren, zirku tailerrean parte hartzeko aukera izan zuten bertaratu zirenek. Pintxo goxoak dastatu ondoren, Korrikako petoak banatu zituzten. Bihar goizean iritsiko da Korrika nagusia Zizurkilera eta, arratsaldean, Korrika txikia ospatuko dute.

Argazkiak

Apirilaren 4an iritsiko da 20. Korrika eskualdera

ESKUALDEA 2017-04-01

Martxoaren 30ean Otxandiotik abiatuta, 20. Korrika lurraldez lurralde eta herriz herri ttipi ttapa korrika hasia da. Apirilaren 4an iritsiko da Beterri-Aiztondo eskualdera, goizeko 09:13 inguruan. Arratsaldean Aiztondoko haur eta gaztetxoen Korrika txikia izango da.

Aiztondo bailarako lekuko-eramaileak eta kokalekuak:

Peto potea Korrikaren alde

ANDOAIN 2017-03-30

Gaur arratsaldean Korrika batzordeak lekukoa eramango dute gizarte eragileei peto ofizala banatuko die, Katramila antzerki taldearekin batera antolatu duten kalejiran. Kantujira taldeak parte hartuko du ere.