Gure Gaiak > Adunako jaiak 2017

Axeri dantza eta Sagartu Adunan

ADUNA 2017-08-15

Abuztuak 15, asteartea:

  • 07:00 Diana.
  • 11:00 Meza Nagusia.
  • 12:00 Umeen dantza. Ondoren, Axeri dantza.
  • 18:00 Bertsolariak: Aitor Mendiluze, Agin Laburu, Unai Agirre.
  • 22:30 Sagartu kale-ikuskizun berria eta Hesian.

Umeen dantza eta axeri dantza Amabirjin egunean

ADUNA 2017-08-15

Dantzan ederki moldatzen direla erakutsi dute herriko txikienek. Txalo zaparrada ugari jasi dituzte ikusleen partetik. Axeri dantza ere ez da gutxiagorako izan, giro ederra jarri baitute. Gauean, Sagartu kale-ikuskizuna izango da Oinkariren eta Hikaren eskutik, eta jarraian Hesian musika taldea.

[Umeen dantza]      [Axeri dantza]

[Bideoa]

Haurren eguna Adunako jaietan

ADUNA 2017-08-14

Abuztuak 14, astelehena:

  • 12:00-13:30 Puzgarriak eta jolasak.
  • 14:00 Umeen bazkaria.
  • 15:00-18:30 Puzgarriak eta jolasak.
  • 17:00 Herritarren arteko mus txapelketa.
  • Gauean, Gabanera musika taldea.

Puzgarriak eta jolasak umeen egunean

ADUNA 2017-08-14

Ur-jolasak eta puzgarriak izan dira nagusi umeen egunean. Eguerditik hasita bazkaltzeko ordurarte gustura ibili dira jolasean txikienak, eta ez hain txikienak. Txulobi elkartean izan da bazkaria, eta arratsalde osoan zehar berriro ere puzgarrietan ibiltzeko aukera egongo da.

[Argazkiak]

Koadrilen eguna Adunan

ADUNA 2017-08-13

Abuztuak 13, igandea:

  • 13:00 The Joselontxo’s txaranga.
  • 14:00 Koadrillen bazkaria. Arratsaldean, jokoak.
  • 20:00 Bokadilloak.
  • 22:00 DJ Txispas. Mozorrotzeko gaia: 80ko hamarkada.

Inoizko jenderik gehiena kuadrilako bazkarian

ADUNA 2017-08-13

250 lagun inguruk bazkaldu dute kuadrila egunean. Adunako Aunako akerrak kuadrilako gazteek antolatu dute bazkaria, eta laguntzaile The Pelikans taldekoak eduki dituzte. Guztiak pozik agertu dira eduki duen arrakastagatik. Arratsaldean jokoak izango dira, eta bertan egongo da The Joselontxo´s txaranga ere.

[Bazkariko argazkiak]        [Jokoen argazkiak]

[Bideoa]

Txupinazoa eta oilasko jokoa eguerdian Adunako plazan

ADUNA 2017-08-12

Abuztuak 12, larunbata:

  • 12:00 Txupinazoa, oilasko jokoa eta urrezko I. oilaskoa.
  • 13:30 60 urtetik gorakoen bazkaria.
  • 17:00 Trans Ernio txapelketako finalak.
  • 20:30 Bertso afaria: Haritz Mujika eta Amaia Agirre.
  • 23:00 Izer eta Alabier trikitilariak.

 

[Egitaraua egunez egun]

Ainhoa Arruti Adunako festa batzordeko kidea

ADUNA 2017-08-12

Lehen pertsonan azaldu ditu aurtengo egitarauko berrikuntza eta xehetasunak: "Aurten Hesian taldea ekarriko dugu festetara”.

Elkarrizketa:

Urrezko oilaskoa protagonista Adunako jaien hasieran

ADUNA 2017-08-12

Txekor jatea antolatzen dutenek jaurti dute aurten txupinazoa. Lehen aldiz Urrezko oilasko lehiaketa antolatu da, eta Bentaberri baserriak irabazi du 3,5 kiloko oilaskoarekin. Jarraian, oilasko jokoa izan da, baina plastikozko oilaskoekin. Jubilatuen bazkariaren ostean, XIV. Trans-Ernio pilota txapelketa izango da. Eta gauean herri afaria Haritz Mujika eta Amaia Agirre bertsolariekin.

[Argazkiak]

Urrezko oilaskoaren bila Adunako jaien hasieran

ADUNA 2017-08-10

Aurtengo oilasko biltzean "I. Urrezko oilaskoa" saria banatuko dute, baserrietan eskainiko dizkieten artean onena dena aukeratuko baitute. Plazan eskainiko dute sari hori, eguerdiko 12:00ak aldera. Txupinazoarekin batera, hain justu.

[Egitaraua]

Adunako festak abuztuaren 12tik 15era

ADUNA 2017-08-08

Andramariak bertan dira, igandean txekor jatearen ospakizuna egin eta gero. Abuztuaren 12an hasi eta 15ean amaituko dira.

[Egitaraua]

Txekor jatea, Andramarien atarikoa

ADUNA 2017-08-06

Abuztuak 6, igandea. Egitaraua:

  • 11:00 Herri krosa.
  • 12:00 Sagardo dastaketa.
  • 14:00 Txekor jateko bazkaria. Arratsaldean, Ezten giro musika taldea.
  • 21:00 Txeko jateko afaria. Ondoren, Ezten giro musika taldea.

[Andramariak 2017]

Txekor jate eguna Adunan

ADUNA 2017-08-06

Herri krosarekin hasi dute eguna Adunan. Gero, tripa betetzeko sagardo dastaketa izan da, eta jarraian txekor jate bazkaria. Arratsaldean Ezten Giro erromeri taldea arduratuko da giroa alaitzeaz, baita gauean ere, txekor jate afariaren ostean.

[Argazkiak]

Kroseko sailkapena:

Adunako jai egitaraua

ADUNA 2017-08-03

Azken orduko moldaketak egin dituzte, eta dagoeneko behin betikoa da egitaraua. Abuztuaren 6ko txekor jate eguna atariko modukoa izango da, festak ia bere osotasunean abuztuaren 12tik 15era ospatuko baitira.

[Egitaraua]

Adunako jaien egitaraua, egunez egun

ADUNA 2017-07-26

Agenda atalean, Adunako jaien egitarau osoa eskura dago. Txekor jate egunarekin abiatuko dira abuztuaren 6an, eta ondoren jarraian abuztuaren 12tik 15era.

[Egitaraua]