Gure Gaiak > Adunako jaiak 2018

Axeri dantza mixtoa lehen aldiz Adunan

ADUNA 2018-08-15

Adunan lehena aldiz emakuzmezko zein gizonezkoak atera dira axeri dantza dantzatzen. Eguraldiak ere lagundu du gaurko saioan eta urtero legez plaza jendez beterik ikusi ahal izan dugu dantza herrikoi hauen bueltan.

[Argazkiak]

Herri-crossfit desapiyua Adunako jaietan

ADUNA 2018-08-14

Eguraldiak asko lagundu ez badu ere adunarrek dena eman dute gaur herrian zehar antolatu duten herri-crossfit desapiyuan eta Kortzoak izan dira garaile.

[Argazkiak] 

Haur zein helduak ur jolasetan

ADUNA 2018-08-12

Haur, gazte eta helduek hartu dute gaur Adunako jaietan jarri dituzten ur jolasetan. Giro paregabea sortu dute bertara gerturatu diren guztien artean.

[Argazkiak]

Euskaraz mintzatzeko aldarria egin dute txupinazoan Adunan

ADUNA 2018-08-11

Murgil elkarteko kideek bota dute txupinazoa. Bertako kide den "Txatarras"-ek euskararen erabilera herrian indartzeko aldarria egin du. Ondoren, oilasko jokoa izan da herriko gazteen eskutik, eta baten batzuk lehenengoan moztu diote burua plastikozko oilaskoari.

[Argazkiak: Puzgarriak | Txupinazoa]

Aduna asteburuan jaietan

ADUNA 2018-08-09

Asteburuan Aduna jaietan murgilduko da. Joan zen asteburuan jaien aurreko ospakizunei heldu eta gero, Andramariak iristear dira.

Abuztuak 11, 12, 14 eta 15:

Txekor jana Andramarien atarikoan

ADUNA 2018-08-05

Abuztuak 5, igandea

  • 11:00 Herri krosa.
  • 12:00 Sagardo dastaketa.
  • 14:00 Txekor jateko bazkaria.
  • 17:30 Toka txapelketa.
  • 19:30 Ingo al deu? 
  • 21:00 Txekor jateko afaria.

Herri krosa eta sagardo dastaketa Adunan

ADUNA 2018-08-05

Herri krosean azkarrenak izan dira Raul Margallo lasartearra eta Karen Ortiz loiolatarra. Txikitxoenak, gazteak eta helduak izerdi patsetan bukatu dute lasterketa gaurko eguraldi beroagatik. Ondoren, indarrak hartze aldera, sagardo dastaketa izan da.

[Argazkiak: Herri krosa | Sagardo dastaketa]

Sailkapena:

Trans-Ernio pilota txapelketa festen atarian

ADUNA 2018-08-04

Txupina abuztuaren 11n botako duten arren, jada festa giroan sartzen ari dira Adunan. XV. Trans-Ernio pilota txapelketa jokatu da arratsaldean. Guztira 4 partida jokatu dira, eta giroa ona ez da falta izan.

[Argazkiak]    [Bideoa]

Emaitzak:

“Aduna herri txikia izanagatik, festa politak egiten dira”

ADUNA 2018-08-03

Ainhoa Arruti eta Jon Iraola gazteak Adunako Jai Batzordeko kideak dira. Aurtengo jaiek ekarriko dituzten berrikuntza nagusiak azpimarratu dituzte.

Elkarrizketa eta egitaraua: