Gure Gaiak > Andoaingo Sanjuanak 2018

San Juan jaien osteko balorazio bilera

ANDOAIN 2018-07-05

Baikor baloratu zituzten San Juan Jaiak, joan zen astelehenean egin zuten bileran. Bertan Udal ordezkariek, teknikariek eta elkarteetako ordezkariek parte hartu zuten. Hitzordu berean Garbiñe Agirre kultur teknikariaren agurra iragarri zen.

Bertsolari gazteak gai-jartzaile

ANDOAIN 2018-06-30

Oihana Iguaran, Amets Arzallus, Igor Elortza, Aitor Mendiluze, Sustrai Kolina eta Maialen Lujanbiok osatutako seikoteak bertso saio polita eskaini zuen San Juan egunean, Ion Beloki gai-jartzailearen agindutara.
 

Biderkatu egin dira azeriak

ANDOAIN 2018-06-29

Axeri Dantzara belaunaldi berriak hurbiltzen ari dira, aspaldi ez bezalako partaidetzara iritsiz. Eguraldia lagun, Andoaingo berezko tradizioa arrakasta handiz biziberritu zuten.

Andoaingo alkatearen eskertza

ANDOAIN 2018-06-28

Ana Carrere Zabala alkateak esker ona adierazi die bere osasun egoeragatik interesga agertu duten herrikide guztiei. Hitz sentituak idatzi ditu, gutun batean: "Niretzat oso berezia zen. Seguraski, azkeneko aldia izango baizen plazan, andoaindarren aurrean dantza egingo nuena. Eta zoritxarra iritsi zitzaidan".

[Gutuna]

Andaluziako erritmoak Goikoplazan

ANDOAIN 2018-06-27

Andoaingo Triana eta Lasarte-Oriako Zambra dantza taldeek Andaluziako folklorearen erakustaldia eskaini zuten Goikoplazan atzo ilunbarrean. Dantza saio hori eta Correfoc pirotekniazko kalejira izan ziren azken bi aukerak aurtengo Sanjuan jaiekin gozatzeko.

[Argazkiak]

[Bideoa]

Udalak San Juan jaien balorazio positiboa egin du

ANDOAIN 2018-06-27

Atzo amaitu ziren Sanjuanak Cavaldeath pirotekniazko ikuskizunarekin. Udalak jaien inguruko balorazioa egin du, baina zabalago uztailak 2an egingo da Urigainen, 19:00etan.

Udalaren balorazioa:

Sanjuanen errepasoa irudietan eta bideoetan

ANDOAIN 2018-06-27

San Juan jaiek irudi ederrak utzi dituzte. Dantzak, herri-kirolak, gastronomia, su ikuskizunak... denetarik izan da aurtengoan ere. Jarraian irudi guztiak bildu ditugu.

[Argazkiak]    [Bideoak]

Erromeria herriko gonbidatu ezagunekin batera

ANDOAIN 2018-06-26

Andoaingo hamar abeslari kantuan aritu ziren, Laket taldearekin batera atzo ilunabarrean, Goikoplazan. Musikagintzan tradizio handia duten famillietako kideak izan ziren guztiak ere: Maialen Mujika eta Aran Mujika, Xabier Sanchez eta Itsaso Sanchez, Juanita Ikutza, Txitxu Castro eta Mikel Urdangarin, Amaia Oreja eta Ixiar Oreja, eta, Maddi Etxeberria, hain zuzen ere.

[Argazkiak]

 

Urteurreneko emanaldi berezia eskaini zuen Urki dantza taldeak

ANDOAIN 2018-06-26

Hogeita hamargarren urteurreneko emanaldi berezia eskaini zuen Urkik herritarren aurrean, bart gauean.

[Argazkiak]

Azken jai eguna Andoainen

ANDOAIN 2018-06-26

Eguzkipean eta uda giroan hasi eta bukatuko dira aurtengo Sanjuanak. Azken eguneko hitzordu nagusiak honakoak dira: Adinekoen bazkaria, haur danborrada, dantza saioa eta su ikuskizuna.

Gaurko egitaraua:

Sanjuanetako azken egunean dantza izan da nagusi

ANDOAIN 2018-06-26

Funky emanaldiak izan dira arratsaldean Goikoplazan. La Salle Berrozpeko eta Klaap Dantza Eskolako ikasleak aritu dira lehenengo. Ondoren, zumba dantzatu dute Zuena taldekoek eta zenbait herritar ere animatu dira zumba dantzatzera.

[Argazkiak]

[Bideoak: Klaap | Klaap 2 | Zumbaton]

Herri giroa piztu du haur Danborradak Andoainen

ANDOAIN 2018-06-26

Ikastetxeen arteko danborrada jendetsua egin dute gaur Andoaingo San Juan jaietako azken egunean. Zume plazatik irten eta Goikoplazarako bidea hartu dute danborrada zaleek eta giro paregabea jarri dute herrian zehar.

[Argazkiak]

Herri kirol erakustaldia

ANDOAIN 2018-06-25

Emakumeen parte hartze handiarekin, gazte eta ez hain gazte diren herri kirolariek erakustaldi aparta eskaini zuten Goikoplazan. Aspaldiko ohitura izanik, kirol saio ezberdinak zuzenean ikusteko ehunka lagun hurbildu ziren plazara.

[Argazkiak] [Bideoa]

Bertso saioa Goikoplazan

ANDOAIN 2018-06-25

Oholtza gainera lehen mailako bertsolariak igo ziren: Mendiluze, Iguaran, Lujanbio, Colina, Elortza eta Arzallus. Belokik egoera ezberdinetan ipini zituen (Euskaraldia, "La Manada auzia",...). Bertso eskolako ikasleak ere gai jartzaile lanetan aritu ziren.

[Argazkiak] [Bideoa | Gautxori autobus zerbitzua] [Bideoa | Puntuka]

Astelehena jai eguna

ANDOAIN 2018-06-25

Andoaingo merkatalguneak itxita daude, San Juan egunaren biharamunean. Haur parkea, musika emanaldia, Urki dantza taldearen emanaldia edota gaueko ikuskizun ibiltaria gaurko egitarauan.

Gaurko egitaraua: